Amets neska gazte bat da. Patata eta arrautzak dendatik datozela uste du. Amamarekin baserrian asteburua pasatu eta gero, ordea, elikagiak nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure lurra, baratzea eta abereak ezagutuko ditu baserrian. Garaian garaiko eta bertakoa jan egin behar dela ere ikasiko du.
Antzezlan honekin umeei gure elikagaiak eta haien jatorria erakutsi nahi zaie. Samurtasunez, gainera, uem baten eta amamaren istorio honetan mudika eta antzerki jolasa nahastuko dira.
Adina: + 3 urte
Oharra: Gonbidapenak egun berean banatuko dira, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 8. ate ondoan).