Nagore Legarreta argazkilariarekin tailerra. Argazkigintzaren oinarri teknikoekin, historiarekin eta irudiarekin esperimentatzeko tailer sorta. Tailer honetan light-painting teknika erabiliz, argiarekin airean egindako marrazkiak sortuko ditugu. Esposizio denbora luzeak egiten uzten dituen argazki kamera, disparadorea eta tripodea badituzu ekar itzazu..
Gipuzkoa argitara erakusketarekin lotutako jarduera da hau.
Haurren adina: 6-12 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Antolatzailea: San Telmo Museoa