Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Zuloaga Plazan 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Zuloaga Plazan 18:00 - 19:00