Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko.
Kaput barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da.
Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.
Adina: 5 urtetik aurrera.
"Bualá" sukaldariak inoiz sukaldatu den postrerik gozoenaren bila dabiltza, beharrezkoak diren trikimailu eta jakintza guztiak jarriko dituzte martxan haien asmoa lortzeko. Sukaldean gertatuko den abentura miresgarri horiek asmoa lortzeko.
Sukaldean gertatuko den abentura miresgarri honek, zentzuen eta imaginazioaren munduan murgilduko zaituzte.
Adina: + 4
Areto nagusia.
Oharra: Gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etatik aurrera.
Txirri, Mirri eta Txiribitonek azkeneko Dantzan ikuskizunaren arrakasta ona ikusita, ildo beretik Erromirria obrari ekin diote. Erromeria bat, antzerkia, komedia, pailazotza eta euskal dantza uztartzen dituena. Porrusalda ederra, alegia. Taldearen betiko kantak presente egongo dira, "Zapi Zuria", "Txirri, Mirri eta Txiribiton", "Altza Pelipe", etab. Bihurrikeriak ere ez dira faltako.
Museoko txokoetan istorio harrigarriak daude izkutuan. Museoan zehar ibilbide bat egingo dugu eta zenbait tokitan kontalari batek ipuinak kontatuko dizkigu.
Haurren adina: 6-12 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago
Gonbidapenak saioa hasi baino ordubete lehenago egongo dira eskuragarri harreran.
4 urteren ostean IV izeneko disko berriarekin dator Lauroba talde Donostiarra. Lau estudio ezberdinetatik pasa dira laugarren lan hau grabatzeko, eta hortik datorkio izena diskoari. Taldearen funtsa power pop melodikoak izaten jarraitzen du, baino disko eklektiko honetan beste pauso bat eman dute modernizazioruntz, sintetizadoreak bezalako instrumento elektronikoak gehituz.
Kultxa Kultur Gunean, Tabakalerako 4. pisuan
Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan.
Ametsean hasten da irudimena bizia hartzen, sinboloa forma hartzen, hitza zentzua hartzen. Ametsari esker ematen diogu esanahia bizi dugunari.
Ametsa da hasiera. Hizkuntzaren hasiera. Eta hizkuntzaren hasieran zer dago? Hotsa, soinua, arnasa, usaina, fereka, taupada, laztana eta begirada.
Lau saio izango dira, martxoko lau larunbatetan. Saio bakoitza autonomoa, baina besteei hari ikusezinez lotua: hitza, ahotsa, erritmoa, musika, irudia eta gorputza dira lokarriak.
Lehendabizikoan, Yolanda Arrietarekin letrak dantzan jarriko ditugu gorputzaren bidez: eskuak, oinak, begiak, sudurra eta ileak, denak hizketan dantzari. Bigarrenean, Itsaso Arrietak aspaldiko haur-kantak irakatsiko dizkigu, ahotsa, erritmoa, jolasa eta memoria lagun hartuta. Hirugarrenean, Aitziber Alonsorekin ikasiko dugu olerkien atzean gordetzen diren irudiak letrekin konbinatzen. Laugarrenean, Yolanda Arrietarekin, berriro, aurreko saioetan ikasia baliatuko dugu olerkiak sortzeko, liburuetako beste zenbait poema gidari dugularik.
Honenbestez, sormena bere osotasunean frogatzeko aukera izango dugu, tailer orok azpian daraman espiritua giltzarri: ekinez ikasi eta ondo pasatu elkarrekin.
4-6 urte, heldu baten laguntzarekin
Lau saioen artean lotura badago ere, batean edo bestean parte hartzeko aukera dago.
Hiruhileko honetan ere Do It in Family (DIF), Egizu familian, formatuarekin jarraituz, prozesu berri bat abiatuko dugu. Haur eta heduek elkarrekin, familian, parte hartuko dute eta denon artean erabakiko ditugu garatuko ditugun proiektuak.
Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu. Formato honen bidez zenbait familiak egin diguten eskaerari erantzuna ematen diegu, hau da, lantegietan Familian lan egingo dugu, baina baita familietan, elkarren artean lankidetza sustatuz. Haur eta helduen arteko lankidetza ere ezinbestekoa izango da lanak banatzerako garaian, haurrei ere beren lekua eta ardurak ematearren.
Garatuko diren proiektuak denon artean aukeratuko ditugu, bakoitzaren interes eta nahiak ezagutu ondoren. Bertan erabiltzen dugun teknologia ezagutu eta proiekturako erabili ahal izango da.
Prozesu jarraia izango da, beraz, proiektu batzuk martxa hartzen duten neurrian familia eta proiektu berriak gehituko dira. Itxaron zerrenda bat sortuko da izen ematean, eta familia batzuk etortzeari utzi edo taldea nahikoa autonomo bilakatzen denean taldekide berriak gehituko dira.