Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan.
Familiartean gozatzeko sei animaziozko laburmetrairen proiekzioa: Yekaterina Filippovaren The Birdie, Michaël Dudok de Wilten Le moine et le poisson, Marlies van der Welen Sabaku, An Vrombauten Little Wolf eta Marlies van der Welen Jonas and the Sea.
Proiekzioa bukatzean, nahi duenak Hezkuntza arloak antolatu duen familientzako lantegian parte har dezake, zinearekin zerikusia duten gaiak eta teknikak elkarrekin lantzeko xedearekin. Lantegian parte hartu nahi izanez gero, sarrera erosterako orduan adierazi beharko da (Gehienez 30 pertsona).
Helduak 3,5€ (12 urtetik beherakoentzat doan, lau haur-sarrera heldu bakoitzeko)
Alberto Schommer Gasteizen jaio zen 1928an. Laster interesatu zitzaion margolaritza, zinema eta argazkigintza, eta azken honetan bere aitak, Albrecht Schommer Koch argazkilari alemanak, 1922tik aurrera Arabako hiriburuan izan zuen estudioan hasi zen. Hemendik, Alberto gazteak argazkigintzaren oinarriak “azpikoz gora jarri zituen”, argiak aldatuz:argi bakarra erabiliz eta itzalak kartoi mehe zuriz argituz.Eduardo Chillidak eskulturan bizi izandakoaren antzeko kasua, gaueko saioak eginez Hernaniko sutegian.
1950eko lehen urteetan Irving Penn eta Richard Avedon maisuak aurkitu zituen."Hau bai miresgarria!" oihu egin zuen, argazkigintzaren alde egiten baitzuten arte gisa.Bere erreportaje, natura hil, paisaia, erretratu eta kaskografiak Espainiako ikusizko oroimenaren eta argazkigintzaren historiaren parte dira jada.Retratos psicológicos (Erretratu psikologikoak) serie ospetsuak, 1970eko urteen erdialdekoak, AFALeko lankide Pérez Siquier-en hitzetan, "mirari estetiko" bat lortu zuen, eta Trantsizioaren kronika bihurtu zen.
Erakusketak Alberto Schommer-en figura eta ibilbide luzea azaltzen ditu hainbat ataletan.
X