Ipuinak eta eskulanak.
Liburu Txiki Klubaren helburu nagusia umeengan, txiki-txikitatik, literatura, musika, artea joko ludikoa eta naturarekiko interesa sustatzea da. Liburu Txiki Kluba jarduera kulturaniztasuna da: euskal kultura eta munduko kultur ezberdinak sustatzen ditu eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz garatzen da.
Adina: 5-8 urte.
Edukiera mugatua: 12 haur
Aurreinskripzioa Lugaritz Haur Liburutegian.
Euskal kulturaren inguruko galderak sustatzeko begirada feminista izango dugu akuilu Iratxe Retolaza filologoaren eskutik: genero logikak, rolak eta diskurtsoak.
Korrikaren 20. edizioaren harira egindako dokumentala. AEKrekin batera Hiru Damatxo ideia faktoriak ekoitzi du filma.
Izenak dioen bezala, euskararen lau istorio propio biltzen ditu: Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero eta Ander Larrunbe.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Santiago Plaza 17:30 - 18:30
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Maria Zanbrano Plaza 17:30 - 18:30
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Plaza handia (Martin Santos) 17:30 - 18:30
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Plaza handia (Martin Santos) 17:30 - 18:30