Hariak instant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Benetako jendearen benetako istorioak.
Askotan pausoz pauso, etxe bat adreiluz adreilu eraikitzen den bezala, nolabaiteko zihurtasuna ematen digun bizitza bat eraikitzen dugu, edozein momentutan dena pikutara joan daitekeela kontutan hartu gabe. Eta hain zuzen ere, dena hankaz gora jartzen den momentu zehatz horietan bakarrik ohartzen gara bizitzaren ahuleziaz.
Zuzendaritza: Asier Zabaleta
Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas
Jatorrizko testua: Harkaitz Cano (Joseba Sarrionandiaren bi poemekin)
Koreografia: Asier Zabaleta
Txotxongiloak: Urko Redondo
Argien diseinua: Junki Gonzalez
Eszenografia: Pello Artola
Ahotsak: Asier Hernandez, Marga Altolagirre, Gorka Zubeldia, Dorleta Urretabizkaia, Sergio Nguema, Asier Zabaleta
Ikerketa - Kanpoko begirada: Jorge Jauregui
Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S Bach
Ekoizpena: Ertza
Koprodukzioa: Topic Centro Internacional del Títere de Tolosa, B.A.D Bilbao antzerki dantza
Informazio gehiago: ertza.com
AINARA MAYA poetak MUSUAK liburu proiektuaren poemak irakurriko ditu.
"MATTIN" MARTIARENAren ilustrazioak lagunduta.
.....Muxuak eta mezuak. Sentiberatasun eta goxotasun handiko irakurraldia... musika hitza eta marrazkia lagun.
Ondoren, afaria.
Antolatzailea: Tedone jatetxea
Helduen artean euskaraz aritzeko jarduera. Saio honetan, besteak beste, museoan ikusgai dagoen Waste Lands erakusketaz hitz egingo dute.
Parte hartzeko: mintzalaguna@bagera.net
Kattalin Miner (Hernani, 1988) ekintzaile feminista eta kulturgile ezagunak bere lehen liburua kaleratu du: Nola heldu naiz honaino, idazle gazteentzako Igartza sariaren laguntzaz idatzia. Emakume arrakastatsu baten istorioa kontatzen digu: Jezabel, itxuraz dena ezin hobeto doakiona, bizitzan eta lanean uneoro erabakiak zirt-zart hartzen ohituta dagoen arren, une jakin batean txikikeria baten aurrean nora ezean sentituko da.
Argumentu horren bitartez hainbat gairi buruzko hausnarketak egiten ditu narratzaileak eta horretaz ariko gara solasean, Danele Sarriugarte alboan duela.
TXILLARDEGI GOGOAN. 5. urteurrena
Elsa Sheleen, Txillardegik idatzitako eleberriaren irakurketa dramatizatua eta musikatua.
Dorleta Urretabizkaiak egokitua eta zuzendua.
Irakurleak: Asier Hernandez, Koldo Izagirre, Fito Rodriguez eta Joseba Urzelai
Biolinjolea: Maddi Zubillaga
Donostiako Liburutegiaren Sotoan, San Jeronimo kaleko kriptan, martxoaren 9an, 20:00etan.
Antolatzailea: Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimena
Urtero egiten den Iparraldea Bertan programaren barruan, Peio Ospitalen kontzertua eskainiko da Koldo Mitxelena Kulturunean martxoaren 9an.
Peio Ospital aspaldiko ezaguna dugu, euskal kulturaren pizkundearen urteak bizi ukan ditu Pantxoa Carrère kantari eta musikariarekin, 40 bat urtez kantari ibiliz Euskal Herri osoan gaindi.
Orain, bide berri eta pertsonalagoak landu nahi ditu eta eskainiko duen kontzertu honetan, Arnasa, hatsa, bizia deitu bere azken diska aurkeztuko du. Berak dionez, kantuek norberaren egunerokotasunaren isla eta ospakizuna aldarrikatzen dituzte, eguneroko bizitza iruten duten poz, pena, nahigabe, gozamen, etsipen eta itxaropenen isla, egunerokotasun konpartitua edo partekatua.
Lan hau bideratzeko, laguntzaile eta idazle paregabeak ukan ditu, hala nola Andoni Salamero Alberdi, Itxaro Borda, Joxe Arregi, Martine Larroque, eta musikarentzat Mixel Ducau eta Paul Smet flandriarra.
Antolatzaileak: Koldo Mitxelena Kulturunea eta EKE
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Olaeta Plazan (Ferrerias) 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Olaeta Plazan (Ferrerias) 17:00 - 18:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Latsarien Plazan 17:30 - 18:30
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Latsarien Plazan 17:30 - 18:30
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko 8 parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da:
ZABU ZIBU (17:00-18:00): 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Helburua euskaraz jolastu ahal izateko tresnak eskaintzea da, beraz behar beharrezkoa da haurrak guraso edo heldu batekin etortzea.
TXIRRINTXON (17:00-18:00): 6-9 urte bitarteko haurrentzat.
Hitzorduak martxoko ostegunetan izango dira.
Informazio gehiago: Parketarrak