Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, data hauetan:
2016: azaroak 12; abenduak 10.
2017: urtarrilak 14; otsailak 11; martxoak 11; apirilak 22.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da (haurliburutegia@donostia.eus)
Australia Alexs Stadermann, Glenn Fraser
Adina: Denontzat
Azpitituluak: Gaztelaniaz
Informazio gehiago: Maya Erlea Zine euskadi webgunean.
Ipuin kontaketa, Ana Apika.
"EmAkumezkoak = kontatzen". Berdintasuna.
EmAkumeak zein neskAk protagonistak izango ipuinetan: Abentura, Akzioa, Agerpenak eta Adizkidetasuna.
Egiaztatzeko emakumezkoAk = kontatzen direla.
Berdintasuna, hezkidetza. Estereotipoak gaindituz.
Kresala Elkartearen 50. urteurrenean, "Dantza-antzerkia ikuskizun familiarra" izango dugu. Emanaldia bitan banatu da:
1.- Lehen zatian, Kresala Dantza Taldeak "Buba eta Bubu" aurkeztuko du. 50 minutuko iraupena du eta 24 dantzarik hartuko dute parte.
2.- Bigarren zatian, berriz, Txirri, Mirri eta Txiribitonek "Patxistein Doktorea" ikuskizuna aurkeztuko dute. 45 minutuko iraupena du eta 3 pailazoek hartuko dute parte.
9. Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketarekin bat egingo dugu tailer honetan. Haur eta gazteengan irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen lehiaketa honen ariketa egingo dugu, begiralearen laguntzaz. Ana Jakak idatzitako 'Haur bat espazioan' ipuina irakurriko dugu lehenik eta ondoren, 3D ilustrazio bat egin beharko du haur bakoitzak, ipuinean oinarritua eta lehiaketara aurkeztuko duguna. Ilustrazioa egiteko materiala guk jarriko dugu.
2 eta 10 urte arteko haurrentzako tailerra. Leku faltagatik, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi mezu bat aretoa@elkar.eus helbidera haurren izena eta adina zehaztuz eta baita HIRIA ere.
XX
Ametsean hasten da irudimena bizia hartzen, sinboloa forma hartzen, hitza zentzua hartzen. Ametsari esker ematen diogu esanahia bizi dugunari.
Ametsa da hasiera. Hizkuntzaren hasiera. Eta hizkuntzaren hasieran zer dago? Hotsa, soinua, arnasa, usaina, fereka, taupada, laztana eta begirada.
Lau saio izango dira, martxoko lau larunbatetan. Saio bakoitza autonomoa, baina besteei hari ikusezinez lotua: hitza, ahotsa, erritmoa, musika, irudia eta gorputza dira lokarriak.
Lehendabizikoan, Yolanda Arrietarekin letrak dantzan jarriko ditugu gorputzaren bidez: eskuak, oinak, begiak, sudurra eta ileak, denak hizketan dantzari. Bigarrenean, Itsaso Arrietak aspaldiko haur-kantak irakatsiko dizkigu, ahotsa, erritmoa, jolasa eta memoria lagun hartuta. Hirugarrenean, Aitziber Alonsorekin ikasiko dugu olerkien atzean gordetzen diren irudiak letrekin konbinatzen. Laugarrenean, Yolanda Arrietarekin, berriro, aurreko saioetan ikasia baliatuko dugu olerkiak sortzeko, liburuetako beste zenbait poema gidari dugularik.
Honenbestez, sormena bere osotasunean frogatzeko aukera izango dugu, tailer orok azpian daraman espiritua giltzarri: ekinez ikasi eta ondo pasatu elkarrekin.
4-6 urte, heldu baten laguntzarekin
Lau saioen artean lotura badago ere, batean edo bestean parte hartzeko aukera dago.
Waste Lands erakusketaren harira, Joseba Botinguik argazki tailerra eskainiko du. Gure begiradak ingurua paisaia bihurtzen du. Tailer honetan paisaiak sortu eta aldatu egingo ditugu, gizartearen eta paisaiaren arteko elkarreragina landuz.
Haurren adina: 6-12 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago