Tailer honetan haurrek, jolasen bidez, asmatu beharko dute egun horretan entzungo duten istorioa zein den, lehenengo, eta gero eskulan bat egingo dute egun horretan landuko den gaiaren inguruan.
Kutxa Magikoa, Amarako Haurtxokoarekin batera antolatutako jarduera da.
Adin gomendatua: 5 - 11 urte.
1980. urtean Tolosa-Nairobi izan zen Nairobitarra autobusaren lehen bidaia. Gaztetandik bizitutako hainbat esperientzia eta erabakiren ondorioz sortutako asmo bat izan zen hura.
Afrika, Europa, Ipar eta Hego Amerika... 20 urte autobusez eta beste 15 furgonetaz, bizitza ulertzeko modu bat, ametsak gauzatzeko bide berri bat.
Ordubetez, 100 diapositiba baliatuko ditugu amaitu ez den historia kontatzeko.
Areto nagusia.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Zuloaga Plazan 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Zuloaga Plazan 18:00 - 19:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Igeldoko Plazan 16:30 - 17:30
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Igeldoko Plazan 17:30 - 18:30
Iriki Atia programazioaren barruan, martxoaren 15ean, asteazkena, 18:00etan Ez dok Amairutik hasita euskal kantagintzari errepasoa emango diogu, bai eta kantarik garrantzitsuenak abestu ere, Andoni Tolosa Morauren gitarrak lagunduta.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak AUZOKO programa sustatzen du besteak beste hirira iritsi berrien artean, hizkuntza gaitasunak lantzen joateko. “Euskara, Aniztasuna eta Herritarrak” gako nagusi bezala harturik, elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztien arteko komunikazio eta kohesiorako hizkuntza euskara izatea da erronka nagusia.
Bide horretatik, helburu nagusia jendea euskarara gerturatzen saiatzen da, beti ere ikuspegi ludiko batetik. Euskaraz ez dakiten euskal herritarrak gerturatzen saiatzeaz gain, beste jatorri batzuetatik etorri berri diren pertsonei euskararen berri eman eta honetara hurbiltzea bilatzen da, ulertua beti ere, kultur aberastasun horrek euskara eta euskal kultura bera ere aberasten duela.
Martxoaren 1ean, lehen saioa egin nahi dugu Intxaurrondon (Euskarren plazan, Plazara Goazen lokalean) eta animatzen zaituztegu aurkezpenera etortzea.
Saioak asteazkenetan 15:00etan izango dira oraingoz. Interesa baduzu baina ezingo bazenu ordutegi horretan parte hartu gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizuke.
Tel.: 943 005 074
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Intxaurrondon 3-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiekin burutuko da programa. 5 urtetik beherako haurrek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
3-8 urtekoentzat (Zabu Zibu) Intxaurrondo Hegoa ikastola 16:45
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ahal izango ditugu ekintza ezberdinak proposatuz. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea izango dira helburu.
Adina: 6-10 urte
Aurrez izena eman behar da: www.tabakalera.eu
Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren xedea bizigarriak aztertzea da –kafea, azukrea, tabakoa edo opioa, kasu–. XV. mendean bereziki ugaritu ziren ozeanoan zeharreko esplorazio bidaiekin abiarazi zen bizigarrien zirkulazioa. Merkantzia truke horiek garai berri bat ekarri zuten, eta ekonomia bizitza kolektiboko funts bihurtu zuten.
Irakurtzeko eta zeharkatzeko malgutasuna eskaintzen dute erakusketek; praktika artistikoaren bereizitasunera zuzenean hurbiltzeko espazioak ere badira. Bisita solasaldien bitartez Tabakalerako erakusketetako piezetara, planteatutako gaietara eta komisarioen diskurtsoetara hurbiltzea proposatzen dugu.
Arte garaikidearekin harreman zuzena egiteko ibilbideak dira hauek, eta interesa duen edozein pertsonak parte har dezake bertan. Ohiko bisita gidatuaren formatua eta erakusketa ulertzeko moduak gaindi ditzagun, zentzu berriak erantsiz.
*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta: hezkuntza@tabakalera.eu