Irakurketa digitalaren klub honetan eLiburutegia liburu digitalen sarea ezagutuko dugu. Euskarri digitalek haur eta gazteengan duten xarmaz baliatzeko, tabletak lagun izango ditugu proiektuan. (Saioa amaituta iPad-ekin jolasteko aukera izango dute, 19:30etatik 20tara).
Onintze Goitizek zuzendua.
Hilean bitan, ostiraletan. Egunak: martxoak 3, 17 eta 31; apirilak 7 eta 28; maiatzak 12.
Norentzat: 9-10 urte bitarteko haurrentzat (4. eta 5. maila)
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotze-urtea, ikastetxea, posta elektronikoa, telefonoa).
7 teatro-testuez osatutako Oier Guillanen Mr. Señora liburuaren harira sortutako teatro-errezitaldi dramatikoa. Bertan, umore absurdoak, kezka politiko-sozialetan oinarritutako galderek eta elkartasunerako grinak egiten dute bat.
Info +: Metrokoadroka Sormen Laborategia
Areto nagusia (sarrera Anoeta estadioko 8. ate ondoan).
Tailer honetan dorreak egiten ikasiko dugu modu dibertigarrian.
Haurrak: 6-9 urte bitartekoentzat.
Izen-ematea: Casares K.E., martxoaren 1etik aurrera.
Zure auzoan euskararen erabilera areagotu nahi duzu? Euskarara hurbildu nahi ditugun auzotarrak eta bide horretan lagun izango diren euskaldunak biltzen dituen taldea sortu nahi duzu? Ba al dakizu Donostian 100 hizkuntza inguru hitz egiten direla?
Euskara, aniztasuna eta herritarrak, hiru gako horiek barne biltzen ditu Auzoko egitasmoak.
Hizkuntza behar dugu elkarren artean komunikatzeko, jendartea osatzeko. Zeregin horretarako gure proposamena, euskara kohesio eta komunikazio hizkuntza gisa erdigunean jartzea da.
Astero burutzen dira saioak, ahalik eta giro erosoenean eta ludikotasuna oinarri hartuta. Saio bakoitzean oinarrizko komunikaziorako gako batzuk barneratzeko dinamikak egiten dira dinamizatzaile baten laguntzaz.
Saioak ostiralean egiten ditugu 14:30etatik 16:00etara Tabakarelako Kutxa Kulturren. Doakoak eta guztiz irekiak dira.
Izen ematea eta informazio gehiago:
943005074 / 688676289 edo auzokobagera@gmail.com
Korrika Kulturalaren programazioaren barruan egingo du bere bakarrizketa Txikik (Ion Martinez).
Bakarrizketak eta inprobisazioak egiten diren saioa da, non hainbat eta hainbat gai ikutzen diren, euskaldunen egunerokotasunaren artean oso gertukoak direnak: Txikiren bizipenak: ikastolako gertakizunak, txikitatik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaikoak, euskal abestiak apurtuz jokatu. Azken finean, Euskal Herrian ditugun ohituraz eta Euskal Herriko jendeaz hitzegiten da.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Amassorrain Ikastolan 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Amassorrain Ikastolan 17:00 - 18:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Bidebietan 3-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiekin burutuko da programa. 5 urtetik beherako haurrek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
3-8 urtekoentzat (Zabu Zibu) Isasa Parkean (elizaren atzealdean) 17:00 - 18:00
(Eguraldi txarrarekin Eltzegorren lokalean)
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Hiru Damatxo Plazan 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Hiru Damatxo Plazan 17:00 - 18:00
DOKAren Hamargarren urteurrena dela eta, antiguako Itzurun pilota eskola eta Bertso Pilotako lagunekin batera saio ederra prestatu dugu bertsoa eta esku pilotaz gozatzeko!!!
Pilotariak:
Ozaeta- Alex Les Vs Erauntzeta-Merino
Fernandez II-Ortiz de Urbina Vs Urmeneta-Aizpitarte
Bertsolariak:
Oihana Iguaran eta Beñat Gaztelumendi
ANIMATU ETA GOZATU SAIOAZ. #Doka10Urte