Biltegitik irten gabe, globoz, itsasontziz edo gameluz, istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan.
Kartoibiraka, antzezlanak gogoratzen digu pertsona makinatik bereizten duen ezaugarria: jolasteko eta sortzeko gaitasuna.
Adina: + 5 urte.
Areto Nagusia.
Oharra: gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera.
Amets neska gazte bat da. Patata eta arrautzak dendatik datozela uste du. Amamarekin baserrian asteburua pasatu eta gero, ordea, elikagiak nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure lurra, baratzea eta abereak ezagutuko ditu baserrian. Garaian garaiko eta bertakoa jan egin behar dela ere ikasiko du.
Antzezlan honekin umeei gure elikagaiak eta haien jatorria erakutsi nahi zaie. Samurtasunez, gainera, uem baten eta amamaren istorio honetan mudika eta antzerki jolasa nahastuko dira.
Adina: + 3 urte
Oharra: Gonbidapenak egun berean banatuko dira, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Areto Nagusia (sarrera Anoeta estadioko 8. ate ondoan).
AEB. Zuzendaria: Michael Ritchie.
Anabelek maitagarri amandre batekin amets egiten du. Gau batean, azti batek laguntza eskeiniko dio bere desioak betetzeko bainan akats baten ondorioz, Claudia amandre gaiztoari eta Boots laguntzaileari aurre egin beharko die.
Adina: Denontzat.
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Maitagarri amandrea (A Simple Wish, 1997)
Ongi etorri Eriz Magoaren mundu zoragarrira. Fantasia eta errealitatea elkartzen diren momentua.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
Nagore Legarreta argazkilariarekin tailerra. Argazkigintzaren oinarri teknikoekin, historiarekin eta irudiarekin esperimentatzeko tailer sorta. Tailer honetan light-painting teknika erabiliz, argiarekin airean egindako marrazkiak sortuko ditugu. Esposizio denbora luzeak egiten uzten dituen argazki kamera, disparadorea eta tripodea badituzu ekar itzazu..
Gipuzkoa argitara erakusketarekin lotutako jarduera da hau.
Haurren adina: 6-12 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Ametsean hasten da irudimena bizia hartzen, sinboloa forma hartzen, hitza zentzua hartzen. Ametsari esker ematen diogu esanahia bizi dugunari.
Ametsa da hasiera. Hizkuntzaren hasiera. Eta hizkuntzaren hasieran zer dago? Hotsa, soinua, arnasa, usaina, fereka, taupada, laztana eta begirada.
Lau saio izango dira, martxoko lau larunbatetan. Saio bakoitza autonomoa, baina besteei hari ikusezinez lotua: hitza, ahotsa, erritmoa, musika, irudia eta gorputza dira lokarriak.
Lehendabizikoan, Yolanda Arrietarekin letrak dantzan jarriko ditugu gorputzaren bidez: eskuak, oinak, begiak, sudurra eta ileak, denak hizketan dantzari. Bigarrenean, Itsaso Arrietak aspaldiko haur-kantak irakatsiko dizkigu, ahotsa, erritmoa, jolasa eta memoria lagun hartuta. Hirugarrenean, Aitziber Alonsorekin ikasiko dugu olerkien atzean gordetzen diren irudiak letrekin konbinatzen. Laugarrenean, Yolanda Arrietarekin, berriro, aurreko saioetan ikasia baliatuko dugu olerkiak sortzeko, liburuetako beste zenbait poema gidari dugularik.
Honenbestez, sormena bere osotasunean frogatzeko aukera izango dugu, tailer orok azpian daraman espiritua giltzarri: ekinez ikasi eta ondo pasatu elkarrekin.
4-6 urte, heldu baten laguntzarekin
Lau saioen artean lotura badago ere, batean edo bestean parte hartzeko aukera dago.
Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan.
Hiruhileko honetan ere Do It in Family (DIF), Egizu familian, formatuarekin jarraituz, prozesu berri bat abiatuko dugu. Haur eta heduek elkarrekin, familian, parte hartuko dute eta denon artean erabakiko ditugu garatuko ditugun proiektuak.
Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu. Formato honen bidez zenbait familiak egin diguten eskaerari erantzuna ematen diegu, hau da, lantegietan Familian lan egingo dugu, baina baita familietan, elkarren artean lankidetza sustatuz. Haur eta helduen arteko lankidetza ere ezinbestekoa izango da lanak banatzerako garaian, haurrei ere beren lekua eta ardurak ematearren.
Garatuko diren proiektuak denon artean aukeratuko ditugu, bakoitzaren interes eta nahiak ezagutu ondoren. Bertan erabiltzen dugun teknologia ezagutu eta proiekturako erabili ahal izango da.
Prozesu jarraia izango da, beraz, proiektu batzuk martxa hartzen duten neurrian familia eta proiektu berriak gehituko dira. Itxaron zerrenda bat sortuko da izen ematean, eta familia batzuk etortzeari utzi edo taldea nahikoa autonomo bilakatzen denean taldekide berriak gehituko dira.