Iparraldea Bertan 2017ko programazioaren barruan Maialenen kontzertu hau antolatu dute.
Maialen kantaria Euskal Herriko taula gainetan dabil zonbait urte hauetan, bere karisma eta kantatzeko kemena eskainiz publiko gero eta zabalagoari.
Musikari talde berri baten konplizitatearekin (Pat Tétevuide, Iban Larreboure, Raphaél Ferreira) ibilbide eder honek bideratu du Biluzik deitu azken diskaren argitaratzea. Maialenen biziak, iraganak, bere ingurumenak, hunkitzen duten egoerek, bere nortasunak dituzte iradokitzen lan horretan agertzen diren kantu bereziek. Pop-rock blues kutsuarekin egin diska horretan, Maialenek ditu idazten eta konposatzen pieza gehienak. Artistak bereziki estimatzen ditu ere Itxaro Borda eta Jean-Louis Errotabeheren lumak.
Gaur egun, bere bide artistikoa zabalduz doa kontzertu eta proiektu desberdinetan: Hego eta Ipar Euskal Herrian, Bretanian, Bartzelonan, Parisen, Quebecen, Argentinan, Hungarian…
Antolatzaileak: Koldo Mitxelena Kulturuneak eta EKE
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Olaeta Plazan (Ferrerias) 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Olaeta Plazan (Ferrerias) 17:00 - 18:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Latsarien Plazan 17:30 - 18:30
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Latsarien Plazan 17:30 - 18:30