Euskarazko tradiziozko abesti zaharrek sorgindurik, 2007ko udaberrian abiatu zen gerora Kherau boskote bizkaitarra izango zenaren plazaz plazako ibilbidea. Tradizio eta berrikuntza uztartzeko asmotan, lehenengo urratsetatik mantendu izan dute herri kantutegi eta propio sorturiko abestien arteko oreka, betiere, lehenengoei interpretazio garaikidea ematen dietelarik eta bigarrenetan pop edo rock estiloko egiturak jorratzen dituztelarik nazioarteko jatorrizko hainbat musika-tresna ibiliaz. Ikuskizun bizi eta indartsua eskaintzen dute, baina tenpo leuneko abestiei ere euren tartea uzten badakite, intimismoaren zertzeladek areagotzen dutelarik kontrastez beteriko errepertoria. Plaza bakoitzari ukitu desberdina eman guran, emankizunaren detaile eta moldeak eten gabe moldatzen dituzte, eta gehienetan, bertsolaritzak eta olerkigintzak agerpena izaten dute.
Ez Dok Hiru taldea eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.
Informazio gehiago: Tartean Teatroa
Emanaldi hau Korrika Kulturalaren programazioan sartzen da.
Esperimentuen bitartez printzipio zientifiko batzuk ezagutuko ditugu.
Adina: 6-12 urte.
Izen-ematea: martxoaren 1etik aurrera.
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Amassorrain Ikastolan 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Amassorrain Ikastolan 17:00 - 18:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Bidebietan 3-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiekin burutuko da programa. 5 urtetik beherako haurrek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
3-8 urtekoentzat (Zabu Zibu) Isasa Parkean (elizaren atzealdean) 17:00 - 18:00
(Eguraldi txarrarekin Eltzegorren lokalean)
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Hiru Damatxo Plazan 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Hiru Damatxo Plazan 17:00 - 18:00
Groseko Ulialde Alkartetxean, martxoaren 24an, 20:30ean, Bertso Afaria
Bertsolariak: Maider Arregi Markuleta eta Jokin Labayen
Loiolako Erriberan ospatuko duten lehen Udaberri kulturala izango da, aurtengoa. Ekimen honekin udaberriari ongi etorria eman eta auzoa kulturalki loratzea nahi dute.
Lehen edizio honetarako haur zein helduentzako programazioa antolatu dute:
MARTXOAK 24, ostirala, 18:30etan IKASBIDE IKASTOLAko gimnasioan Familiarentzako magia ikuskizuna ERIZ MAGO handiaren eskutik (haurrentzat)
MARTXOAK 25, larunbata, 18:30etan IKASBIDE IKASTOLAko gimnasioan "URTAIN" antzezlana Zurriola antzerki eskolaren eskutik (helduentzat)
Gogoratu, bestalde, igande goizean haurrentzako tailerra antolatu dutela Auzokideen elkartearen egoitzan (Lafitte plaza 23).
Safari, Ulrich Seidl, Austria, 2016, 90’, JBAEU (Jatorrizko bertsioa euskarazko azpidatziekin), DCP
Ulrich Seidl behatzaile fina da, eta oraingoan ere bere kamera dokumentala zorrotz erabiliko du Europako gizartearen dekadentzia erretratatzeko: kasu honetan, Afrikako ugaztun handien ehiza jarriko du jomugan. Bai, Botswanako naturaren erreserba batera joatea turismo egitera, esate baterako, elefante bati tiro egiteko.
Aurreko filmean Seidlek Austriako sotoetan ezkutuan dauden filiak eta fobiak disekzionatu bazituen, oraingoan aire zabalera irtengo gara. Austriako goi-klaseak kamuflajeko arropekin mozorrotuko dira eta Afrikako luxuzko resort batera joango dira, ehizaldiak antolatzera; pieza bakoitzak dauka bere prezioa, zailtasuna gorabehera. Eta aisialdi mota hori eta bizi-estilo hori azaltzeko keinu eta hitz bakoitza «gure arimaren hondoan/sotoan garen horren» isla da.
Horixe da, hain zuzen, ezagutu beharreko zuzendari austriar honen zinema dokumental eta ia fotografikoaren funtsa: dekadentzia bistaratuz gogoeta eragitea. Eta, horrela, ia inor ausartzen ez den galdera deseroso eta kritikoak sustatzea: jarraitzen al du sistema kolonialak Europa zaharrean finkatuta? Diruak guztia eros al dezake? Tiro egiteko ekintza eta zeinua aintzinako gerra amaigabe baten jarraipen gisa uler daiteke? Hori arrazismoa da? Hori faxismoa da? Seidlek zinemaren bidez erantzungo die galdera horiei, zinemaren esentziaren bidez, eta horregatik maite dugu hainbeste bere probokazioa. Jirafa baten edertasuna eta suntsipena ikusita, geure buruari galde diezaiogun zer garen, zer izan garen eta zer izan gaitezkeen berriz ere.