Ricardo Combi-ren testuetan oinarritutako lana. Honako ipuinak hartu ditugu abiapuntutzat: «Zapataria eta iratxoak», «Barbantxo» eta «Urretxindorra».Manipulazio teknika desberdinak erabiliz (Bunraku, itzalak, objektuak eta abestiak) Txinaraino eramango gaituzte, eta, bertan, txori baten txioak bizitzeko gozamena irakatsiko dio enperadoreari. Pertsonai ñimiño baten abenturak ezagutuko ditugu «erraldoien» mundu batean eta Zapatuende baten magiaz gozatuko dugu, errealitatea eraldatuta. Elementu guzti horiek ikuskizun erraza, dibertigarria eta ausarta bihurtzen dute «Titirikontu-kontari». Kontu kontalarien ahotsak entzun eta txotxongiloen gorputzak ikusteko aukera paregabea.
Informazio gehiago: gorakada.com
+ 3 años.
HESIAN
Hesian taldeak 10 urte beteko ditu aurten eta bederatzi abestiz osatutako diskoa prestatu dute. Zazpi abesti berri kaleratuko dituzte eta hauetaz gain, hainbat abeslariren laguntzarekin batera, Behar zaitut eta Ezin ahaztu abestien bertsioak ere argitaratuko dituzte. Taldearen 10. urteurrena aitzakiatzat hartuz, disko berezia sortzea izan da zortzikotearen asmoa. Hesian taldeak ez du bere betiko esentzia galdu, estilo desberdinak nahastu ditu eta hitzen indarra beti bezain azpimarragarria izaten jarraitzen du.
WATXUWEI
Eñaut Muñoa (Ahotsa), Marttin Heres (Bateria), Willy García (baxua) eta Aitor Soroa (gitarra) osatzen dute R'n'R bertsioak egiten dituen Watxuwei taldea. David Bowie, The Cure, Pixies eta Bap!! bezalako klasikoen nahiz gaur egungo Berri Txarrak edo Willis Drummond taldeen bertsioak egiten dituzte.
Oharra: lehen 100 sarrerak 5 eurotan salduko dira.
Argazkigintzaren oinarri teknikoekin, historiarekin eta irudiarekin esperimentatzeko tailer sorta. Egun bakoitzean jarduera ezberdina egingo da, argia margotzeko erabiliko dugu, itzal jokoak egingo, irudiak mugimenduan jarriko, aintzinako argazki bat berregingo....
Asko izan dira ikusmenaren hiru dimentsioak birsortzeko egindako saiakerak. Argazki estereoskopikoak, esaterako, ospe handia hartu zuen klase dirudunetan XIX. mendearen amaieran. Taller honetan orduko gailuak ikusi eta gero, guk ere irudi lauak hiru dimentsiotan jarriko ditugu.
Gipuzkoa argitara erakusketarekin lotutako jarduera da hau.
Haurren adina: 6-12 urte.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Donostiako Emakumeen Etxean, Okendo kaleko 9an, Autodefentsa ikastaro bat emango da martxoaren 25ean.
Formatzailea: Emagin Elkartea
Antolatzailea: Berdintasun Saila
Izena emateko: berdintasuna@donostia.eus edo 943 48 34 70 telefonoa
Ametsean hasten da irudimena bizia hartzen, sinboloa forma hartzen, hitza zentzua hartzen. Ametsari esker ematen diogu esanahia bizi dugunari.
Ametsa da hasiera. Hizkuntzaren hasiera. Eta hizkuntzaren hasieran zer dago? Hotsa, soinua, arnasa, usaina, fereka, taupada, laztana eta begirada.
Lau saio izango dira, martxoko lau larunbatetan. Saio bakoitza autonomoa, baina besteei hari ikusezinez lotua: hitza, ahotsa, erritmoa, musika, irudia eta gorputza dira lokarriak.
Lehendabizikoan, Yolanda Arrietarekin letrak dantzan jarriko ditugu gorputzaren bidez: eskuak, oinak, begiak, sudurra eta ileak, denak hizketan dantzari. Bigarrenean, Itsaso Arrietak aspaldiko haur-kantak irakatsiko dizkigu, ahotsa, erritmoa, jolasa eta memoria lagun hartuta. Hirugarrenean, Aitziber Alonsorekin ikasiko dugu olerkien atzean gordetzen diren irudiak letrekin konbinatzen. Laugarrenean, Yolanda Arrietarekin, berriro, aurreko saioetan ikasia baliatuko dugu olerkiak sortzeko, liburuetako beste zenbait poema gidari dugularik.
Honenbestez, sormena bere osotasunean frogatzeko aukera izango dugu, tailer orok azpian daraman espiritua giltzarri: ekinez ikasi eta ondo pasatu elkarrekin.
4-6 urte, heldu baten laguntzarekin
Lau saioen artean lotura badago ere, batean edo bestean parte hartzeko aukera dago.
Antiguako batzokian Bertso Bazkaria, martxoaren 25ean, eguerdian.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizaso
Polinizazioa landare angiosperma edo loredunen ugalketa-prozesuko aldi bat da. Honi esker, fruituak eta haziak sortzen dira, gerora, ernatu eta landare berriak sortuko dituztenak. “Que hace falta” liburua oinarritzat hartuta, haurrei landareen ugalketa eta hazkuntza prozesuaren berri emango zaie, baita bertan erleek eta beste intsektuek duten garrantzia eta betebeharra azaldu ere.
Adina: 3-12 urte
Prezioa: 4 euro
Loiolako Erriberan ospatuko duten lehen Udaberri kulturala izango da, aurtengoa. Ekimen honekin udaberriari ongi etorria eman eta auzoa kulturalki loratzea nahi dute.
Lehen edizio honetarako haur zein helduentzako programazioa antolatu dute:
MARTXOAK 24, ostirala, 18:30etan IKASBIDE IKASTOLAko gimnasioan Familiarentzako magia ikuskizuna ERIZ MAGO handiaren eskutik (haurrentzat)
MARTXOAK 25, larunbata, 18:30etan IKASBIDE IKASTOLAko gimnasioan "URTAIN" antzezlana Zurriola antzerki eskolaren eskutik (helduentzat)
Gogoratu, bestalde, igande goizean haurrentzako tailerra antolatu dutela Auzokideen elkartearen egoitzan (Lafitte plaza 23).
Hiruhileko honetan ere Do It in Family (DIF), Egizu familian, formatuarekin jarraituz, prozesu berri bat abiatuko dugu. Haur eta heduek elkarrekin, familian, parte hartuko dute eta denon artean erabakiko ditugu garatuko ditugun proiektuak.
Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu. Formato honen bidez zenbait familiak egin diguten eskaerari erantzuna ematen diegu, hau da, lantegietan Familian lan egingo dugu, baina baita familietan, elkarren artean lankidetza sustatuz. Haur eta helduen arteko lankidetza ere ezinbestekoa izango da lanak banatzerako garaian, haurrei ere beren lekua eta ardurak ematearren.
Garatuko diren proiektuak denon artean aukeratuko ditugu, bakoitzaren interes eta nahiak ezagutu ondoren. Bertan erabiltzen dugun teknologia ezagutu eta proiekturako erabili ahal izango da.
Prozesu jarraia izango da, beraz, proiektu batzuk martxa hartzen duten neurrian familia eta proiektu berriak gehituko dira. Itxaron zerrenda bat sortuko da izen ematean, eta familia batzuk etortzeari utzi edo taldea nahikoa autonomo bilakatzen denean taldekide berriak gehituko dira.
Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak hiriko tabako fabrikan dauka egoitza, 1913an irekitako eraikinean. Bisitaldiok honako ardatz hauek lantzen dituzte besteen artean: Mañana Goodbye proiektua, espazio arkitektonikoaren historia eta berezitasuna, bertako langileen oroipen eta esperientziak, eta birmoldaketaren ostean sortutako gune eta erabilera berriak.
ZHIZ zerbitzua (Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua) eskuragai dago, egin kontsulta: hezkuntza@tabakalera.eu
Sinopsia:
Esku artean daukazuena kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasotzen dituen laburmetraia sorta da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak zenbatu? Nork ez du jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik? Edo nork ez du harri zoparen kondaira ezagutzen? Buhó del cinek xarmaz, fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten dizkigu; hontza izango da gainera, istorio guztien arteko zubi lana egingo duen pertsonaia.
Jolasak
'Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin' film laburren sortarekin lotutako jolasak egiteko aukera ere eskaintzen digute Zinema Euskaraz elkartekoek. Sartu helbide honetan eta jolastu: http://www.zineuskadi.eu/files/contenidos/Harri-Sopa-Jolas-Pedagogikoak.pdf
Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan.