Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Casares Kultur Etxe aurrean 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Casares Kultur Etxe aurrean 18:00 - 19:00
(Eguraldi txarrarekin barruan)
Oharra: gonbidapenak martxoaren 24tik aurrera egongo dira eskuragarri antzokiko leihatilan (11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00).
Urtero, martxoaren 27an Antzerkiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Donostia Antzerki Saria ematen zaio aurreko urtean hirian euskaraz antzeztutako obra onenari, eta halaxe egingo da aurten ere. Saria eman ondoren, obra saritua antzeztuko da: «Francoren bilobari gutunak» irabazi du aurten.
Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.
Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.
Errautsak eta Hamleten ondoren, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia berriro elkartu dira antzezlan berri batean.
Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola osatzen dute Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren lanaren aktore zerrenda, Ximun Fuchsen zuzendaritzapean.