Irakurketa digitalaren klub honetan eLiburutegia liburu digitalen sarea ezagutuko dugu. Euskarri digitalek haur eta gazteengan duten xarmaz baliatzeko, tabletak lagun izango ditugu proiektuan. (Saioa amaituta iPad-ekin jolasteko aukera izango dute, 19:30etatik 20tara).
Onintze Goitizek zuzendua.
Hilean bitan, ostiraletan. Egunak: martxoak 3, 17 eta 31; apirilak 7 eta 28; maiatzak 12.
Norentzat: 9-10 urte bitarteko haurrentzat (4. eta 5. maila)
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotze-urtea, ikastetxea, posta elektronikoa, telefonoa).
OHARRA: Programazio doikuntzak direla eta, antzezlana euskaraz emango da. Sarreren diru kopurua erositako kanal beraren bitartez itzuliko da.
Laborategi genetiko batean, non bizi baita Beñarda Etxepare, laborategian sortutako lehen super-euskal-emakumea, euskal genoma manipulatu nahian ari dira. Ikerkuntza-kazetari misteriotsu eta erakargarri baten bisitak arriskuan jarriko du esperimentu sekretu hori, eta aldatu egingo ditu laborategiko emakume doktoreen arteko harremanak.
Desoxirribunokleikoa komedia zientifiko-musikala da, non doktoreen, ingeniarien, pertsona klonatuen, kazetarien eta iruzurtien arteko harreman lardatsek eta maite-kontuek galdera hau ekarriko baitute azkenean: Aldatu ahalko ote da genetikoki euskal pasioa eta giza harremanak?
Susana Soleto, Leire Ucha, Martxelo Rubio, Ugaitz Alegría eta Ylenia Baglietto osatzen dute Galder Perezen lan honen aktore zerrenda. Zuzendaritza lana Galderrek berak eta Eloi Beatok egin dute.
Informazio gehiago: Glu Glu Producciones
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Amassorrain Ikastolan 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Amassorrain Ikastolan 17:00 - 18:00
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Bidebietan 3-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiekin burutuko da programa. 5 urtetik beherako haurrek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
3-8 urtekoentzat (Zabu Zibu) Isasa Parkean (elizaren atzealdean) 17:00 - 18:00
(Eguraldi txarrarekin Eltzegorren lokalean)
Parketarrak egitasmoaren helburua haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.
Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.
Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.
3-5 urtekoentzat (Zabu Zibu) Hiru Damatxo Plazan 17:00 - 18:00
6-9 urtekoentzat (Txirrintxon) Hiru Damatxo Plazan 17:00 - 18:00
Martxoaren 31n, ostiralean 11:00etan hasita 21:05ak arte:
Goizean: Korrika txika, Korrika gaztea, Gazteen erromeria.
Bazkari autogestionatua
Arratsaldean:
Antzerkia, bertsoak, tailerrak, suhiltzaileen erakustaldia.
Argazki jendetsua,Txokolatada.
Aldeta Taldea, Trikitilariak, Plaza Dantza dinamizatua.
Apirilaren 1ean, larunbatean 11:00etan hasita 21:05ak arte:
Diana eta ondoren Zumba karpan.
Erosketak euskaraz. Uliako mintegietan zuhaitzekin jolasean.
Bideoak, Txaranga eta Kantu Jira.
BAZKARI HERRIKOIA. Tiketak lehenbailehen erosi: Erdikoa, Zulo Zahar, Leku Eder, Talai, Eder, Extremeño, Adi, Sagasti tabernetan
Karaokea, Gazteen antzerkia, Herri kirolak, Performancea, Zirko tailerrak
Otxotea, Raperoak eta DJ-a!
BERNART ETXEPARE PLAZAN, KARPAN!!!
Bere urtebetetzea da eta festa bat antolatu du. Dena prest dauka lehenengo txirrin hotsari adi, lagun asko espero ditu, ... Baino inor ez dator.
Protagonista: Amaia Irazabal
Mikroteatroa Tabakalerako El Sekaderon.
Tradizionalak ote dira dantza-jauzien inguruan hainbat lekutan hilero izaten diren hitzorduak? Alegia, gurea moduko tradiziozko gizartearen aisialdian, "mutxikoen" fenomenoak nolako bilakaera izan du, hain zuzen ere, tradizioa birsortzeko ahalegin horretan? Galdera horri tira eginaz dantza horien jatorriaz eta gaur egun dantzatzen diren moduaren inguruaz mintzatuko zaigu Patxi Perez Donostiako Koldo Mitxelenan antolatu dugun hitzaldi honetan.
Angelu, Bidarte, Baiona, Hiriburu, Urruña... hamaika dira hilero jauziak dantzatzeko hitzordua ezarrita duten lekuak, fenomeno horren inguruan publiko propioa erakartzen dutenak. Baina, ekimen hauek, tradizioaren jarraipen ote dira? tradiziozko dantzariak ote gara? XIX. mendeko edo XX. mende hasierako dantzariekin alderatzerik ba ote dugu?
Guilcher familiaren lana oinarri hartuta (Jean Michel berarena, Hélene emaztearena eta Yvon eta Naik seme-alabena batez ere), "mutxikoak" izenaz, Lapurdiko kostaldean bereziki indar handiz zabaldu den fenomeno honen jatorria eta oinarriak ezagutarazi asmoz datorkigu.
Hizlaria: Patxi Perez
Dantza Ikasik antolatutako hitzaldia
Bertsolariak:
Beñat Gaztelumendi
Alaia Martin
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
Izarne Zelaia
Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi
Gai-jartzailea: Amaia Agirre
Antolatzailea: Egia Euskaraz
BERTSO AFARIA Aieteko Jolastokin.
Bertsolariak:
Jokin Labayen
Beñat Mujika
Manex Mujika
Txartelak salgai Etxadi tabernan (22 euro)
AntolatzaileaK: Aieteko Euskara Batzordea eta ACD Aiete elkartea
Bere urtebetetzea da eta festa bat antolatu du. Dena prest dauka, lehen txirrin hotsari adi. Lagun asko espero ditu, baina ez dator inor.
Ordutegia: 18:30; 19:00; 19:30; 20:00; 20:30.