Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira Urgull mendiko hiru zentroetan: Historiaren Etxea, Natur Txokoa eta Liburutegia.
Liburutegia
- 10, astelehena, 17:00. KIDAM MAGOA. Antzerkia. + 3 urte
- 13, osteguna, 17:00. MARITXU BERRITSU. Ipuin kontaketa. + 5
- 17, astelehena, 17:00. IPUIN BOROBILAK. Ipuin kontaketa. + 5 urte
- 20, osteguna, 17:00. PAZKOKO ARRAUTZA. Ipuin kontaketa. + 5 urte
Natur Txokoa
- 11, asteartea, 17:00. LURRA, URA ETA AIREA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 12, asteazkena, 17:00. BARRASKILO PIRATAREN ALTXORRA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 18, asteartea, 17:00. URGULLEKO SUGANDILA ETA BERE NARRASTI KUADRILA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 19, asteazkena, 17:00. IZADI KAPITAINA, SUPERHEROI BAT URGULLEN. Haurrentzako tailerra. 3-7 urte
Historiaren Etxea
- 14, ostirala, 17:00. GAZTELUAK ETA ITSASONTZIAK. Pop up tarjetak. Haurrentzako tailerra
- 16, igandea, 12:00. HISTORIAREN ALTXORRA GILTZAPEAN. Familientzako tailerra
- 21, ostirala, 17:00. DONOSTIAREN OKA JOKOA. Haurrentzako tailerra
- 23, igandea, 12:00. DONOSTIAKO HISTORIA DANTZAN. Familientzako tailerra
Informazio osoa: Jaitsi Urgulleko programazio osoa (PDF)
Haur zein heldu, jolasen bitartez, zirkuaren mundu liluragarria ezagutuko dugu elkarrekin. Lurreko eta aireko akrobaziak, malabareak eta objektuen manipulazioa, oreka... Eta hori guztia antzerki eta klown zertzeladez zipriztinduta.
Lantegiaren lehen bi egunetan, norbere gorputza ezagutzeko ariketak egingo ditugu eta zirkuko askotariko diziplinak landuko ditugu. Hirugarren eta azken egunean, ikasitakoa islatuko duen erakustaldi publiko txiki bat aurkeztuko dugu, Patiora arratsaldeko 17:45etan hurbiltzen direnen gozamenerako. Eta bukaztean, nahi duenak zirku artista gisa dituen trebetasunak deskubritzeko aukera izango du. (Sarrera librea da, baina lekuak mugatuak dira)
Igelen Erregeak Igelolinpiar Jokoen garailea bere alabarekin ezkonduko dela iragarri ostean, Printzesak ihes egitea erabakiko du. Plebeioz jantzita, ihesaldian Mecha saltzaile ibiltaria ezagutuko du, eta haren laguntzaz Olinpiar Jokoak prestatzen hasiko da. Bere asmoa Jokoak irabazi eta aitaren plana zapuztea da. Bien bitartean suge gaiztoa, Begibakar Kapitainaren laguntzarekin, Igelolinpiar Jokoak bertan behera uzteko eta erresuma bereganatzeko plana abian jarriko du. Mecha eta Printzesa suge gaiztoaren asmoa ezagutu eta erresuma babesten ahaleginduko dira.