AEB. Gino Nichele. 2008.
Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Liana eta Alexa lagunak dira eta musika gogoko dute. Egun batean sorgindutako ispilu bat ematen diete zeinak beraien bizitza aldatuko dien ispilu hortan harrapatuta aurkitzen den neska ezagutzen dutenean. Neska askatu ahal izateko bidaia arriskutsu batean murgilduko dira bi lagunak, ezkutuan dagoen diamantezko gaztelua aurkitzeko asmotan.
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean Barbie and the Diamond Castle.
Tailer honetan errezeta erraz eta dibertiagarriak egiten ikasiko dugu.
Haurrak: 6-12 urte bitartekoentzat.
Izen-ematea: Casares K.E., apirilaren 3etik aurrera.
Bazen behin Liñiou Faté erakusketarekin lotuta haur txikientzako sormen tailerra gurpil pertsonaiekin, psikomotrizitatearekin, koloreekin eta testurekin jolasteko. Arropa erosoa ekartzea komeni da.
Adina: 4-6 urte.
Oharra: Sarrerak erosteko epea luzatu dugu. Pertsona bakoitzeko, gehienez, hiru sarrera eros daitezke (sarrera bat familiako)
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira Urgull mendiko hiru zentroetan: Historiaren Etxea, Natur Txokoa eta Liburutegia.
Liburutegia
- 10, astelehena, 17:00. KIDAM MAGOA. Antzerkia. + 3 urte
- 13, osteguna, 17:00. MARITXU BERRITSU. Ipuin kontaketa. + 5
- 17, astelehena, 17:00. IPUIN BOROBILAK. Ipuin kontaketa. + 5 urte
- 20, osteguna, 17:00. PAZKOKO ARRAUTZA. Ipuin kontaketa. + 5 urte
Natur Txokoa
- 11, asteartea, 17:00. LURRA, URA ETA AIREA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 12, asteazkena, 17:00. BARRASKILO PIRATAREN ALTXORRA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 18, asteartea, 17:00. URGULLEKO SUGANDILA ETA BERE NARRASTI KUADRILA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 19, asteazkena, 17:00. IZADI KAPITAINA, SUPERHEROI BAT URGULLEN. Haurrentzako tailerra. 3-7 urte
Historiaren Etxea
- 14, ostirala, 17:00. GAZTELUAK ETA ITSASONTZIAK. Pop up tarjetak. Haurrentzako tailerra
- 16, igandea, 12:00. HISTORIAREN ALTXORRA GILTZAPEAN. Familientzako tailerra
- 21, ostirala, 17:00. DONOSTIAREN OKA JOKOA. Haurrentzako tailerra
- 23, igandea, 12:00. DONOSTIAKO HISTORIA DANTZAN. Familientzako tailerra
Informazio osoa: Jaitsi Urgulleko programazio osoa (PDF)
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ahal izango ditugu ekintza ezberdinak proposatuz. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea izango dira helburu.
Adina: 6-10 urte
Aurrez izena eman behar da: www.tabakalera.eu
Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia erakusketaren xedea bizigarriak aztertzea da –kafea, azukrea, tabakoa edo opioa, kasu–. XV. mendean bereziki ugaritu ziren ozeanoan zeharreko esplorazio bidaiekin abiarazi zen bizigarrien zirkulazioa. Merkantzia truke horiek garai berri bat ekarri zuten, eta ekonomia bizitza kolektiboko funts bihurtu zuten.
Irakurtzeko eta zeharkatzeko malgutasuna eskaintzen dute erakusketek; praktika artistikoaren bereizitasunera zuzenean hurbiltzeko espazioak ere badira. Bisita solasaldien bitartez Tabakalerako erakusketetako piezetara, planteatutako gaietara eta komisarioen diskurtsoetara hurbiltzea proposatzen dugu.
Arte garaikidearekin harreman zuzena egiteko ibilbideak dira hauek, eta interesa duen edozein pertsonak parte har dezake bertan. Ohiko bisita gidatuaren formatua eta erakusketa ulertzeko moduak gaindi ditzagun, zentzu berriak erantsiz.
*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta: hezkuntza@tabakalera.eu