Mari, Basajaun, Basandere, Sorginak, Jentilak, Tartalo...
Ibilbide mitologikoa.
Jarduera ludiko eta didaktikoa.
Liburutegiko haur sailean egin berri den muralaren gaiari jarraituz, itsasoan murgildu, forma eta kolore ezberdineko arrainak ezagutu eta ondoren arrain berriak sortuko ditugu. Irrimarrako ilustratzaileekin batera. Horretarako, bai muralean zein ilustrazioan erabiltzen diren baliabide piktoriko ezberdinak erabiliko dira.
Kontakatilu saio hau, Amarako Haurtxokoarekin batera antolatutako jarduera da.
Adin gomendatua: 5 - 11 urte.
Haur liburutegia.
Photomuseumeko, argazki eta zinema museoko (Zarautz), kide batek Gipuzkoa argitara erakusketara bisita gidatua egingo du ibilbideari bere ikuspegia gehituz.
Bisita gidatu hau doan da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61.
Ikusi hemen Gipuzkoa argitara erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Esperimentuen bitartez printzipio zientifiko batzuk ezagutuko ditugu.
Adina: 6-12 urte.
Izen-ematea: apirilaren 3tik aurrera.
Bazen behin Liñiou Faté erakusketarekin lotuta haur txikientzako sormen tailerra gurpil pertsonaiekin, psikomotrizitatearekin, koloreekin eta testurekin jolasteko. Arropa erosoa ekartzea komeni da.
Adina: 1-3 urte.
Oharra: Sarrerak 1etik 16ra salgai. Pertsona bakoitzeko, gehienez, hiru sarrera eros daitezke (sarrera bat familiako)
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira Urgull mendiko hiru zentroetan: Historiaren Etxea, Natur Txokoa eta Liburutegia.
Liburutegia
- 10, astelehena, 17:00. KIDAM MAGOA. Antzerkia. + 3 urte
- 13, osteguna, 17:00. MARITXU BERRITSU. Ipuin kontaketa. + 5
- 17, astelehena, 17:00. IPUIN BOROBILAK. Ipuin kontaketa. + 5 urte
- 20, osteguna, 17:00. PAZKOKO ARRAUTZA. Ipuin kontaketa. + 5 urte
Natur Txokoa
- 11, asteartea, 17:00. LURRA, URA ETA AIREA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 12, asteazkena, 17:00. BARRASKILO PIRATAREN ALTXORRA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 18, asteartea, 17:00. URGULLEKO SUGANDILA ETA BERE NARRASTI KUADRILA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 19, asteazkena, 17:00. IZADI KAPITAINA, SUPERHEROI BAT URGULLEN. Haurrentzako tailerra. 3-7 urte
Historiaren Etxea
- 14, ostirala, 17:00. GAZTELUAK ETA ITSASONTZIAK. Pop up tarjetak. Haurrentzako tailerra
- 16, igandea, 12:00. HISTORIAREN ALTXORRA GILTZAPEAN. Familientzako tailerra
- 21, ostirala, 17:00. DONOSTIAREN OKA JOKOA. Haurrentzako tailerra
- 23, igandea, 12:00. DONOSTIAKO HISTORIA DANTZAN. Familientzako tailerra
Informazio osoa: Jaitsi Urgulleko programazio osoa (PDF)