Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, data hauetan:
2016: azaroak 12; abenduak 10.
2017: urtarrilak 14; otsailak 11; martxoak 11; apirilak 22.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da (haurliburutegia@donostia.eus)
Barre egiteak, ondo pasatzeak, kantatzeak, dantza egiteak, magiak...denak balio du dibertitzeko.
Adina: Denontzat.
Sarrerak doan Kutur Etxean, emanaldiaren egun berean 16:30ean, edukiera bete arte.
Aitziber Alonso-ren erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVI Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Apirilaren 28an, ostirala, 19:00etan, Aitziber Alonsoren eskutik, bisita gidatua + aperitiboa
Nire amak noizbehinka kontatzen duen bezala, txikitan Errege egun batean bizikleta laranja zoragarri bat jaso nuen, eta baita margo kaxa txikitxo bat, nik ez dut hau gogoratzen. Aitarekin Intxaurrondoko zelaietan bizikletaren atzeko bi gurpil gabe ibiltzen ikasi nuela gogoratzen dut, hori bai. Baino goiz hartan nola bizikletari kaso egin gabe pintura kaxa txikitxoarekin jolasean hasi nintzen ez dut gogoratzen... baino sinistu behar!
Bazen behin Liñiou Faté erakusketarekin lotuta haur txikientzako sormen tailerra gurpil pertsonaiekin, psikomotrizitatearekin, koloreekin eta testurekin jolasteko. Arropa erosoa ekartzea komeni da.
11:00etan 1-3 urtekoentzat. SARRERAK AGORTUTA
17:00etan 4-6 urtekoentzat.
Oharra: 4-6 urtekoentzako tailerretako sarrerak salgai. Pertsona bakoitzeko, gehienez, hiru sarrera eros daitezke (sarrera bat familiako)
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Tailerrean lurrezko, buztinezko eta hazizko bolak prestatuko dira eta, horrela, lurrak leheneratzeko, basoak sortzeko eta giroak hobetzeko hainbat lekutan botako dira.
Adina: 3-12 urte
Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira Urgull mendiko hiru zentroetan: Historiaren Etxea, Natur Txokoa eta Liburutegia.
Liburutegia
- 10, astelehena, 17:00. KIDAM MAGOA. Antzerkia. + 3 urte
- 13, osteguna, 17:00. MARITXU BERRITSU. Ipuin kontaketa. + 5
- 17, astelehena, 17:00. IPUIN BOROBILAK. Ipuin kontaketa. + 5 urte
- 20, osteguna, 17:00. PAZKOKO ARRAUTZA. Ipuin kontaketa. + 5 urte
Natur Txokoa
- 11, asteartea, 17:00. LURRA, URA ETA AIREA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 12, asteazkena, 17:00. BARRASKILO PIRATAREN ALTXORRA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 18, asteartea, 17:00. URGULLEKO SUGANDILA ETA BERE NARRASTI KUADRILA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 19, asteazkena, 17:00. IZADI KAPITAINA, SUPERHEROI BAT URGULLEN. Haurrentzako tailerra. 3-7 urte
Historiaren Etxea
- 14, ostirala, 17:00. GAZTELUAK ETA ITSASONTZIAK. Pop up tarjetak. Haurrentzako tailerra
- 16, igandea, 12:00. HISTORIAREN ALTXORRA GILTZAPEAN. Familientzako tailerra
- 21, ostirala, 17:00. DONOSTIAREN OKA JOKOA. Haurrentzako tailerra
- 23, igandea, 12:00. DONOSTIAKO HISTORIA DANTZAN. Familientzako tailerra
Informazio osoa: Jaitsi Urgulleko programazio osoa (PDF)
Kelly Reichardt zuzendariaren film bat.
Jatorrizko bertsioa euskarazko azpidatziekin
Americana zinema-jaialdiaren katalogotik:
«Bezero batekin harreman zaila duen abokatu bat, bitarteko ilunekin dirua irabazi nahi duen emakume bat eta bere irakasleaz maitemintzen den zaldi-zaintzaile bat. Montanako estatu handiko hiru istorio labur. Ez dugu istorioen testuingurua ezagutzen. Zatikatuta aurkezten zaizkigu, hasiera edo amaierarik gabe, minimoak dira, ia anekdotikoak, desagertzear daude. Baina barru-barruraino iritsiko zaizkigu. Barru-barruraino iritsiko zaizkigu pertsonaia, hauskorrak, lauso bezain indartsuak. Filmaren erraietara heltzen dira, bai eta inposatuko zaigun berreraikuntzara ere. Barru-barruraino heltzen dira espazioetan, arometan, lurrean, bakardadean, bizitzetan, intimitate sekretu baten espioiak bagina bezala antzemateko baimena dugun bizitza horietan.
Kelly Reichardt Estatu Batuetako zuzendari independente ospetsuenetako bat da. Bere film ezagunen artean daude Meek’s Cutoff, Wendy and Lucy edo Old Joy. Certain Women lanean emakumezko aktore-talde bikain baten laguntza du. Nabarmentzekoak dira Laura Dern, Kristen Stewart eta Michelle Williams, bere zineman ohikoa den aktore bat. Filmak izendapen esanguratsu asko jaso ditu (esate baterako, Independent Spirit Awards sarietako zuzendari onenarena) eta urteko film onenak jasotzen dituzten zerrenda askotan ageri da (adibidez, Sight & Sound zerrendako laugarren postuan)».
Hiruhileko honetan ere Do It in Family (DIF), Egizu familian, formatuarekin jarraituz, prozesu berri bat abiatuko dugu. Haur eta heduek elkarrekin, familian, parte hartuko dute eta denon artean erabakiko ditugu garatuko ditugun proiektuak.
Egizu Zuk Zeuk (DIY) eta Egizu Gainerakoekin (DIWO) filosofietan oinarrituz, eta Egizu Familian (DIF) formatoa sortu dugu. Autoikaskuntza eta ikasketa kooperatiboa landuko ditugu, denon artean, bakoitzak dakiguna irakatsiz, gai desberdinak ikasi eta esperimentatuko ditugu. Formato honen bidez zenbait familiak egin diguten eskaerari erantzuna ematen diegu, hau da, lantegietan Familian lan egingo dugu, baina baita familietan, elkarren artean lankidetza sustatuz. Haur eta helduen arteko lankidetza ere ezinbestekoa izango da lanak banatzerako garaian, haurrei ere beren lekua eta ardurak ematearren.
Garatuko diren proiektuak denon artean aukeratuko ditugu, bakoitzaren interes eta nahiak ezagutu ondoren. Bertan erabiltzen dugun teknologia ezagutu eta proiekturako erabili ahal izango da.
Prozesu jarraia izango da, beraz, proiektu batzuk martxa hartzen duten neurrian familia eta proiektu berriak gehituko dira. Itxaron zerrenda bat sortuko da izen ematean, eta familia batzuk etortzeari utzi edo taldea nahikoa autonomo bilakatzen denean taldekide berriak gehituko dira.
Urte asko pasa dira bi emakume topo egiten dutenean. Lagun minak izan ziren aspaldian baina ezusteko bat etsai amorratuetan bihurtu zituen. Erruki gabeko gorrotoa mantentzeko asmoz, zoritxarreko errezeta eguneratzeko erabakia hartzen dute. Trapu zaharrak publikoki haizetu ondoren, gorroto eta isekari zuku guztia atera eta “kolibri zopa” ematen du. Behin zerbitzatuta kontsumitzeko.
Aktoreak: Sara Cozar eta Aintzane Crujeiras
Apirilak 21, ostirala, azken saioa: 00:10
Apirilak 22, larunbata, azken saioa: 00:10