Aitziber Alonso-ren erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVI Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Apirilaren 28an, ostirala, 19:00etan, Aitziber Alonsoren eskutik, bisita gidatua + aperitiboa
Nire amak noizbehinka kontatzen duen bezala, txikitan Errege egun batean bizikleta laranja zoragarri bat jaso nuen, eta baita margo kaxa txikitxo bat, nik ez dut hau gogoratzen. Aitarekin Intxaurrondoko zelaietan bizikletaren atzeko bi gurpil gabe ibiltzen ikasi nuela gogoratzen dut, hori bai. Baino goiz hartan nola bizikletari kaso egin gabe pintura kaxa txikitxoarekin jolasean hasi nintzen ez dut gogoratzen... baino sinistu behar!
Tailerrean lurrezko, buztinezko eta hazizko bolak prestatuko dira eta, horrela, lurrak leheneratzeko, basoak sortzeko eta giroak hobetzeko hainbat lekutan botako dira.
Adina: 3-12 urte
Aste Santuko oporretan haurrentzako jarduerak egongo dira Urgull mendiko hiru zentroetan: Historiaren Etxea, Natur Txokoa eta Liburutegia.
Liburutegia
- 10, astelehena, 17:00. KIDAM MAGOA. Antzerkia. + 3 urte
- 13, osteguna, 17:00. MARITXU BERRITSU. Ipuin kontaketa. + 5
- 17, astelehena, 17:00. IPUIN BOROBILAK. Ipuin kontaketa. + 5 urte
- 20, osteguna, 17:00. PAZKOKO ARRAUTZA. Ipuin kontaketa. + 5 urte
Natur Txokoa
- 11, asteartea, 17:00. LURRA, URA ETA AIREA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 12, asteazkena, 17:00. BARRASKILO PIRATAREN ALTXORRA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 18, asteartea, 17:00. URGULLEKO SUGANDILA ETA BERE NARRASTI KUADRILA. Haurrentzako tailerra. + 5 urte
- 19, asteazkena, 17:00. IZADI KAPITAINA, SUPERHEROI BAT URGULLEN. Haurrentzako tailerra. 3-7 urte
Historiaren Etxea
- 14, ostirala, 17:00. GAZTELUAK ETA ITSASONTZIAK. Pop up tarjetak. Haurrentzako tailerra
- 16, igandea, 12:00. HISTORIAREN ALTXORRA GILTZAPEAN. Familientzako tailerra
- 21, ostirala, 17:00. DONOSTIAREN OKA JOKOA. Haurrentzako tailerra
- 23, igandea, 12:00. DONOSTIAKO HISTORIA DANTZAN. Familientzako tailerra
Informazio osoa: Jaitsi Urgulleko programazio osoa (PDF)
Gorde zuen agendetan aukera paregabe hau!
Zatozte Go!Azen-eko aktoreekin dantzatu eta abestera!
Gerturatzen den jendearen artean oparien zozketa ere egingo da.
Animatu zaitezte eta hurbildu!
EGUNA: Apirilak 23 igandea
LEKUA: Ikasbide Ikastola (Loiolako Erribera)
ORDUA: 17:30
OHARRA: Dohako sarrera gonbidapenak 23an bertan arratsaldeko 16:30tik aurrera banatuko dira Ikasbide Ikastolako sarreran. Jende guztiari irekitako ekintza.
ANTOLATZAILEA: Loiolako Erriberako euskara taldea
Datorren apirilaren 23an, igandea, Atazál bikote akustiko donostiarra Txantxarreka gaztetxean izango da. Haien lehen lana izango den "Zál" diska aurkezten izango dira Antiguon.
Txantxarreka gaztetxea
http://www.txantxarreka.net/
Atazal
https://www.facebook.com/atazaltaldea/?fref=ts
Apirilaren 23an, igandea, Gipuzkoa plazan Liburu-denden Elkartearen Liburu Azoka egingo da egun osoan zehar, goizeko 9:30etik gaueko 21:00etara.
Eguerdiko 12:00etan haurrak KontuKantoi taldearen Bazen noizbait, nonbait, norbait ikuskizuna taularatuko da eta batera haur irakurleen sari banaketa egingo da. 2016 urtean liburutegi sare osoko mailegu zerbitzuetan liburu gehien hartu zituzten 10 haur sarituko dira. Saritu bakoitzari 30 eurokoa txartel-bono bat emango zaio Donostiako liburudendetan liburuak erosteko. Arratsaldeko 17:00etan familientzako ikuskizun bat antolatu da Ana Apika ipuin kontalaria eta Intxixu Valbuena kitarra jolearen eskutik.
Aurten Liburuaren Eguna igandean izango da eta jai eguna dela baliatuz goiz osorako irteera literario bat antolatu da Pasaiara. Alde batetik Pasaia zenbait eleberrien kokalekua izan da, besteak beste, Harkaitz Canoren Pasaia Blues, Raúl Guerra Garridoren Cacereño, Ibon Martínen El faro del silencio edo Dolores Redondok idatzi zuen lehenengo liburua, Algo que nunca debió ser. Bestalde, Pasaiari buruz idatzi duen idazleen artean Víctor Hugo aipatu behar da. Irteera goizeko 10:00etan izango da Gipuzkoa plazatik. Amaia García eta Slawka Grawoska, Liburutegi Nagusian egiten diren literatur solasaldien dinamizatzaileak izango dira ibilaldiko gidariak.
Bitartean 11:00etatik 12:00etara, Gipuzkoa plazan Literatura Unibertsala bildumako Gulliverren bidaiak lehenengo argitalpenaren irakurketa eskainiko da, ingelesez eta euskaraz, liburuaren itzultzailea izan zen Iñaki Mendigurenen eskutik.
13:00etatik 14:30era irakurketa publiko librea eta eleanitza egiteko aukera egongo da. Gehienez hamar minutuko txandak antolatuko dira eta norberak tarte bat izango du gehien estimatzen duen testua gehien maite duen hizkuntzan irakurtzeko.
Azkenik, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Joseba Irazokiren kontzertuarekin aurtengo azokari amaiera emango zaio.
Liburuaren Nazioarteko Eguna, Gipuzkoa plazako Liburu Azokan Donostia Kulturaren gunean egingo diren jardueren egutegia:
9:30 Irekiera, Txistularien Udal Banda
10:00 Pasaia a través de la literatura. Irteera: Gipuzkoa plaza. Dinamitzatzaileak: Amaia García eta Slawka Grabowska. Gaztelania. Izen ematea: liburutegiaalderdieder@donostia.eus
11:00-12:00 Literatura Unibertsala bilduma: ibilitakotik ibiltzekora. Irakurketa. EIZIE. Euskara.
12:00-13:00 Bazen noizbait, nonbait, norbait...: kontalaria eta ilustratzailea. KontuKantoi. Sari banaketa, haur irakurle onenak. Euskara.
13:00-14:30 Irakurketa gune librea. Multianitza.
17:00-18:00 Ipuinak dantzan, Ana Apika eta Intxixu Valbuena. Kontalaria eta kitarra jolea. Publiko familiarra. Euskara.
19:00 Joseba Irazoki. Kontzertua.
Mikroantzerkia
Zer uzten dugu zerbait utzi nahi dugula esaten dugunean? Amagoi antzezlea izan da, oraindik da eta jarraitu nahi du izaten. Baina hortaz aparte ama, langilea eta emaztea ere da. Eta 40 urte betetzen dituenean... nik utziko dut.
AKTOREA: Amagoia Lauzirika
EGILEA Teresa Calo
ZUZENDARITZA Eneko Olasagasti
Igandean, 19:30ean