Irakurketa digitalaren klub honetan eLiburutegia liburu digitalen sarea ezagutuko dugu. Euskarri digitalek haur eta gazteengan duten xarmaz baliatzeko, tabletak lagun izango ditugu proiektuan. (Saioa amaituta iPad-ekin jolasteko aukera izango dute, 19:30etatik 20tara).
Onintze Goitizek zuzendua.
Hilean bitan, ostiraletan. Egunak: martxoak 3, 17 eta 31; apirilak 7 eta 28; maiatzak 12.
Norentzat: 9-10 urte bitarteko haurrentzat (4. eta 5. maila)
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotze-urtea, ikastetxea, posta elektronikoa, telefonoa).
Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko, Lur Korta ipuin kontalariak saio berezi bat eskeiniko digu.
Adina: 2-4 Urte.
Itzal zaunka, disko liburu ilustratuan oinarritutako kontzertu irudikatua. Zaunkari lantaldean: Harkaitz Cano, Antton Olariaga eta Jexuxmai Lopetegi. Alboan: Lorena Martinez, irudiak eta Iban del Campo, bideoklipak.
Aitziber Alonso-ren erakusketa honetan oinarritzen da aurtengo XVI Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa.
Apirilaren 28an, ostirala, 19:00etan, Aitziber Alonsoren eskutik, bisita gidatua + aperitiboa
Nire amak noizbehinka kontatzen duen bezala, txikitan Errege egun batean bizikleta laranja zoragarri bat jaso nuen, eta baita margo kaxa txikitxo bat, nik ez dut hau gogoratzen. Aitarekin Intxaurrondoko zelaietan bizikletaren atzeko bi gurpil gabe ibiltzen ikasi nuela gogoratzen dut, hori bai. Baino goiz hartan nola bizikletari kaso egin gabe pintura kaxa txikitxoarekin jolasean hasi nintzen ez dut gogoratzen... baino sinistu behar!
Kutxa Ekoguneak bere ekintza-eremua zabaldu du eta joan zen astetik eta ekainera arte ostiraletako arratsalde guztietan haurrentzako tailerrak emango ditu ingurumen-kontzientziaziorako 4 eta 12 urte arteko haurrentzat Garbera merkataritza-zentroko erdiko plazan.
Lantegi hauetan ingurumenarekiko errespetua sustatu nahi da eta bere iraupen eta mantentzearen garrantziaz jabetzea. Bertan erabiliko diren baliabideak naturalak, birziklatuak, Garberan bertan lortuak edo era jasangarrian ekoiztuak izango dira. Era berean, lantegi hauetan elkarbizitza sustatuko da errespetuzko ingurune batean.
Lantegi hauek doan izango dira, baina sartu ahal izateko Garberako Vip txartela beharko da.
Urte asko pasa dira bi emakume topo egiten dutenean. Lagun minak izan ziren aspaldian baina ezusteko bat etsai amorratuetan bihurtu zituen. Erruki gabeko gorrotoa mantentzeko asmoz, zoritxarreko errezeta eguneratzeko erabakia hartzen dute. Trapu zaharrak publikoki haizetu ondoren, gorroto eta isekari zuku guztia atera eta “kolibri zopa” ematen du. Behin zerbitzatuta kontsumitzeko.
Aktoreak: Sara Cozar eta Aintzane Crujeiras
Apirilak 28, ostirala, azken saioa: 00:10
Apirilak 29, larunbata, azken saioa: 00:10
Hiria eta hiriko espazioak gazteen ikuspegitik begiratu eta ondoren espazio hauek gazteen beharretara nola moldatu aztertzea da Hiria Hackeatu-ren helburua. Opor garaian egindako lantegi trinkoez gain, ikasturte honetan hilero azkeneko ostiralean bilduko gara, taldeko premietatik sortzen diren jarduerak aurrera eramateko.
Hiria Hackeatu lantaldea 12-17 urte bitarteko gazteek osatzen dute, teknologia digitalekin esperimentatzeko interesa dutenak, beren ingurunean aldaketak eragiteko eta proposatzeko prest daudenak, eta ikasketa prozesu parte-hartzaileetan hacker eta maker filosofietan hausnartzeko gogoa dutenak.
Bertan parte hartzeko gogoa duten pertsonei irekia, Hiria Hackeatu lantaldeak, urtean zehar aurrera eramaten ditugun ekintza, lantegi, akzio eta proiektuak bideratzen ditu.