Historiaurrera joango gara lehoi bila. Gure inguruan lehoiak eta beste hainbat animalia zegoen. .Zer aurkituko ote dugu?
Gure arbasoek animaliak margotzen zituzten kobazuloetako paretetan. Lerro bakarra erabiliz oso era txukunean irudikatzen zituzten, animalien xehetasun guztiak adieraziz. Erraza dirudi baina badu bere lana. Guk ere labar artea esperimentatuko dugu
Arrikrutzeko lehoia erakusketarekin lotutako jarduera.
Haurren adina: 6-10 urte.
Tailerra doan da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Miraririk badela esaten badizute... etzazula sinistu.
Gauzak bere kabuz mugitzen direla esaten badizute... etzazula sinetsi.
Ametsak errealitate bihurtzen dituela esaten badizute... etzazula sinetsi.
Baino magiarekiko sinezgaitz direla esaten badizute...
ez dute oraindik Txan Magoaren azken sorkuntza ikusi.
"inpernutik natorren artista bat naiz ni!"
Oharra: sarrerak doan banatuko dira haurtxokoan bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
NORENTZAT: 2008 eta 2015 bitartean (biak barne) jaiotako haurrak
Nork esan du neguan lozorroa eta hotza direla nagusi? Negulekuetan ez gaude lozorroan eta programa bizi eta dibertigarri bat dugu haur eta gaztetxoentzat. Goizero istorio ezberdin batekin hasiko dugu eguna, Haur Parkeko kabian goxo goxo gaudela, neguan muxarrak dauden antzera! Egun bakoitza ezberdina da negulekuetan (animaliak, inuxente eguna, Gabon solidarioak, baratzea neguan...) bai eta ere tailer, eskulan eta txangoak. Zatoz eta ez geratu etxean lozorroan!
Izen-emateko epea: 2018-11-05 / 2018-12-17
Eguzkierri herri txiki zoragarria da, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, Sebastian, Mitxi eta ia beste herritar guztiak oso atsekabetuta daude, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak agintea hartu du. Haren jokabide makurrak herria goibeldu egin du, eta JB agertu ezean Txist haren karguaz betiko jabetuko da.
Magia ikuskizuna Tor Magoarekin.
Adina: 5-11 urterekin bakarrik. 3-4 urterekin, heldu baten laguntzarekin.
17:00 Gonbidapenak banatzen hasiko da.