Historiaurrera joango gara lehoi bila. Gure inguruan lehoiak eta beste hainbat animalia zegoen. Zer aurkituko ote dugu? Arrikrutzeko koban aurkitutako lehoiaren garezurra berregingo dugu Cova Orgaz eskultorearen laguntzaz. Kartoizkoa izan arren benetakoa dirudi!
Arrikrutzeko lehoia erakusketarekin loutako jarduera.
Haurren adina: 6-10 urte.
Tailerra doan da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Zirku Tailerra zirkuaren hainbat arlo lantzen dituen jarduera ludiko eta hezigarria da. Zirkuaren mundutik sartuttako orekak, akrobaziek, jokoek, eta ondo pasatzeko gogoak bat egin dute.
Adina: 1-5.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan emanaldiaren egun berean 10:00ean, edukiera bete arte.
CANADA. Zuzendaria: CAL BRUNKER.
Surly eta bere lagunek Oakton Cityko alkatea geldiarazi nahiko dute bere etxea bota nahiko bait dute erakarpen-parke bat egiteko.
Adina: guztiontzat
Haurrak eta lapurrak 2 (The Nut Job 2: Nutty by Nature, 2017) informazio gehiago Filmaffinity webgunean.
NORENTZAT: 2008 eta 2015 bitartean (biak barne) jaiotako haurrak
Nork esan du neguan lozorroa eta hotza direla nagusi? Negulekuetan ez gaude lozorroan eta programa bizi eta dibertigarri bat dugu haur eta gaztetxoentzat. Goizero istorio ezberdin batekin hasiko dugu eguna, Haur Parkeko kabian goxo goxo gaudela, neguan muxarrak dauden antzera! Egun bakoitza ezberdina da negulekuetan (animaliak, inuxente eguna, Gabon solidarioak, baratzea neguan...) bai eta ere tailer, eskulan eta txangoak. Zatoz eta ez geratu etxean lozorroan!
Izen-emateko epea: 2018-11-05 / 2018-12-17
Musua Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en azken ikuskizuna da. "Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista…
Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua. Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu. Eta zu?"
Eguzkierri herri txiki zoragarria da, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, Sebastian, Mitxi eta ia beste herritar guztiak oso atsekabetuta daude, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak agintea hartu du. Haren jokabide makurrak herria goibeldu egin du, eta JB agertu ezean Txist haren karguaz betiko jabetuko da.
Eguzkierri herri txiki zoragarria da, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, Sebastian, Mitxi eta ia beste herritar guztiak oso atsekabetuta daude, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak agintea hartu du. Haren jokabide makurrak herria goibeldu egin du, eta JB agertu ezean Txist haren karguaz betiko jabetuko da.