AEB.Chris Wedge, Carlos Saldanha
Adina: Denontzat
Informazio gehiago: Robotak IMDb webgunean.
Historiaurrera joango gara lehoi bila. Gure inguruan lehoiak eta beste hainbat animalia zegoen. Zer aurkituko ote dugu? Oñati-ko Arrikrutz haitzuloan lehoi gazte bati zegokion eskeleto osoa azaldu zen. Ikertzaileek egiten duten legez, lehoiaren gorputza berregingo dugu.
Arrikrutzeko lehoia erakusketarekin loutako jarduera.
Haurren adina: 6-10 urte.
Tailerra doan da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen uztai bat, argi jostalariak... baita magia egiten duen pelutxe bat ere.
Oharra: Gonbidapenak banatuko dira Casares Kultur Etxean ekitaldiaren egun berean 16:30etatik aurrera.
Natxo Beltran (bateria, ahotsak), Oier Aldekoa (baxua, teklatuak eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarrak, teklatuak eta ahotsak), Gari (gitarrak eta ahots nagusia)
Beste denbora batean izeneko diskoarekin, indarberrituta dator Gari & Maldanbera. Kontzertuan, azken lau urteetan han-hemenka ondu duen errepertorio berri bezain erakargarria eskainiko du.
Bizitzaren parte handi bat, 38 urte inguru, musikari estuki loturik eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak kantuetatik haratago daude, diskoen gainetik, eta euren estiloa da, azken finean, plazaratzen duten garrantzitsuena.
Kontzertua berezia izango da, azken garaian eskaini dituenak bezala. Doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz.
NORENTZAT: 2008 eta 2015 bitartean (biak barne) jaiotako haurrak
Nork esan du neguan lozorroa eta hotza direla nagusi? Negulekuetan ez gaude lozorroan eta programa bizi eta dibertigarri bat dugu haur eta gaztetxoentzat. Goizero istorio ezberdin batekin hasiko dugu eguna, Haur Parkeko kabian goxo goxo gaudela, neguan muxarrak dauden antzera! Egun bakoitza ezberdina da negulekuetan (animaliak, inuxente eguna, Gabon solidarioak, baratzea neguan...) bai eta ere tailer, eskulan eta txangoak. Zatoz eta ez geratu etxean lozorroan!
Izen-emateko epea: 2018-11-05 / 2018-12-17
Eguzkierri herri txiki zoragarria da, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, Sebastian, Mitxi eta ia beste herritar guztiak oso atsekabetuta daude, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak agintea hartu du. Haren jokabide makurrak herria goibeldu egin du, eta JB agertu ezean Txist haren karguaz betiko jabetuko da.
Eguzkierri herri txiki zoragarria da, eta bertan bi lagun handi bizi dira: Sebastian elefantea eta Mitxi katemea. Azkenaldian, ordea, Sebastian, Mitxi eta ia beste herritar guztiak oso atsekabetuta daude, beren alkate maitea, Jeronimo Braulio Seberin Olsen -eurek maitekiro “JB” esaten diotena- desagertu egin baita. Eta JB ez dagoenez, Txist alkateordeak agintea hartu du. Haren jokabide makurrak herria goibeldu egin du, eta JB agertu ezean Txist haren karguaz betiko jabetuko da.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!