Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Unai Iturriaga (Durango, 1974) gidoilariaren Haur besoetakoa saileko komikiak aztertuko ditugu. Egilea bertan izango dugu.
Unai Iturriaga bertsolari, abeslari eta idazleak hainbat sari irabazi du landu dituen arloetan. Literaturari dagokionean, antzerkia, nobela eta komiki-gidoiak jorratu ditu; bere idazlanen artean, Isladak, Berandu da gelditzeko, Udaberririk ankerrena...
Haur besoetakoa komiki sailean bi izenburu argitaratu dira jada: Litxarrerien jauna eta Paristik datorren artista, bietan marrazkilaria Alex Sanvi delarik. Egileen hitzetan. "Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta biribilak kontatzen dituena, mozorrotuta".
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita María Sanchezek egingo du eta Euskal Herriaren historia azalduko du, zehazki, XIX. eta XX. medeen artekoa.
Bisita gidatua doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00).
Gehienezko edukiera, 15 pertsona.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Haur besoetakoa komiki sailan bi izenburu argitaratu dira jada: Litxarrerien jauna eta Paristik datorren artista, bietan marrazkilaria Alex Sanvi delarik. Egileen hitzetan: "Haur Besoetakoa komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta biribilak kontatzen dituena, mozorrotuta".