Hator Magiara txikienengan pentsatutako ikuskizuna da, ez baitira ikusle soil izango. Barre egingo dute, harrituko dira, magia ikusi eta, garrantzitsuena dena, magia egingo dute.
+4 urte
Ispirit Ainhoa Eguiguren, Lidia Insausti eta Lide Hernando abeslariak Iñaki Miguel pianistarekin elkartu zirenean jaio zen. Urteak eman dituzte elkarrekin lanean, blues, soul edo gospel estiloko hainbat proiektutan. Ispirit joera espiritualeko musikan oinarrituta dago eta, batik bat, gospeletik eta souletik edaten du.
Kideak: Lide Hernando (ahotsa), Lidia Insausti (ahotsa), Ainhoa Eguiguren (ahotsa), Iñaki Miguel (pianoa), Iñaki Santos (organoa), María Soriazu (baxua), Andoni Etxebeste (bateria).
Haurrak: 6 eta 12 urte bitartekoak.
Izen-ematea: Casares K.E., urtarrilaren 2tik aurrera.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.