Artea eta musika lotzen dituen tailerra, dantza ariketak egingo ditugu eta espazio eta kolore eta formak erabiliko ditugu mugimendu hori margotzeko. Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketarekin lotutako jarduera.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, 2018-2019 bitarte, data hauetan:
2018: azaroak 17, abenduak 15 2019: urtarrilak 12, otsailak 16, martxoak 16 eta apirilak 6 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Plaza mugatuak. Izena emateko inprimaki hau bete behar da
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
2800. urtea da eta Lur planetan ez da ur arrastorik antzematen. Oraindik badago itxaropen txiki bat. Drag-e robotak eta bere lagunek ura lortzeko misioa abian jarri dute. Natura ulertu eta maitatu beharko dute helburu honek arrakasta izan dezan. Abentura harrigarria izango da.
Logela Multimediaren antzezlan multimedia honek antzerkia, dantza, bideo-animazioa, interakzioa, musika eta robotika biltzen ditu.
Publiko familiarra, 4 urtetik aurrera.
Barre egin dezagun denok! Ongi pasa dezagun! Ikuskizuna hastera doa! Pailazoak iritsi dira! Gari, Montxo eta Joselontxo.
Adin tartea: ikuskizun familiarra. Areto Nagusia.
Oharra: gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera.
Urte bat gehiagoz Donostiako irrati librea bere urtebetetzea ospatzen hasten da urtea. Donostin ere informazio alternatiboa eta kontrainformazioa eta kontrakultura tokia dutela argi uzten. Urteroko jaia dakarte urtarrilaren bigarren asterako, Gazteszenan. Urtarrilak 12an, rock, punk, house eta parranda. Gora Ttan Ttakun Irratia!
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.