Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.
Bi elkargune dira, erakusketan lantzen diren gaietara gerturatzeko lan saioak, denen artean ikasgelan aurrera eramateko akzio posibleak pentsatzeko espazioak.
Lehen elkargune espazioa. “Erakusketa ikasgelarako errekurtso bezala”.
2019ko urtarrilak 16 eta 17 (17:00 a 19:00)
Natasha Marie Llorens-ek komisariatutako L´Intrus erakusketan ardaztuko dira. Lehen saioan, erakusketako edukiekin lan egingo dugu. ERakusketa honek bestetasuna eta arrotzaren ideiak jorratzen ditu. Bigarren saioan gai hauetan murgiltzeko dinamika desberdinak diseinatuko ditugu eta ikaslegoarekin maila ezberdinetan eztabaidak bultzatzeko estrategiak bilatuko ditugu.
Bigarren elkargune espazioa. “Artistekin ikasten dugu”
2019ko apirilak 4 eta 5 (17:00-19:00)
Okasio honetan Tabakalerako egoiliar programako artista batekin topaketa bat proposatzen dugu. Topaketa honen helburua bere lan modua ezagutu eta ikasgelara eramateko estrategia posibleak pentsatzea izango da.
KIM LONGINOTTO. Erresuma Batua. 96'
Sampat Pal, Indiako Uttar Pradesheko emakumea, oso talde jakin baten burua da. Taldearen izena "Pink Saris" da eta bere sinbolo bereizgarria arrosa deigarri koloreko sari indiar jantzi tradizionala da.
Jatorrizko hizkuntza euskarazko azpisubtituluekin.