Iñaki Zubeldia izan zen Arrikrutzeko lehoia aurkitu zuena, eta bisita gidatua eskainiko du Arrikrutzeko lehoia erakusketara.
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Zerk egiten gaitu berezi? Gaur egun, gurea da Homo generoaren espezie bakarra. Ez da beti horrela izan; duela 40.000 urte, adibidez, Eurasian bertan, baziren beste bi espezie: neandertalak eta denisovarrak. Zergatik desagertu ziren, orduan? Horren inguruan elkarrekin solasteko, Joseba Rios Garaizar (arkeologoa eta neandertaletan aditua) gonbidatu du Ana Galarraga Aiestaranek (Elhuyarreko zientzia-komunikatzailea eta liburuaren egilea).
Alargun geratu berri den EMAKUME desesperatu batek GURU baten kontsultara joko du hil berri den senarrarekin nola hala harremanetan jartzeko asmoz. Baina egoera ez da honek espero duena izango, izan ere, dikzio arazo larriak dituen GURU bitxi honek, arimak kanalizatzeko gaitasuna izaki, protagonistarekin konpondu gabeko kontuak dituzten arima guztiak gorpuztuko baititu ustekabeko egoera askori bide emanez.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.