Fausto Coppi txirrindulari italiarrari buruzko biografia idatzi du Raul Pérezek. 1940 eta 1950 hamarkadetako txirrindulari handienetakoa izan zen 'Il campionissimo'. Garaipenak tragediarekin uztartu zituen Castellaniakoak.
Liburutegian.
Egiako liburutegia
Asier Beramendik, abeslari donostiarrak, akustikoan arituko da eta "Iraultza" (Deierri Records) bere azken diskoaren abestiak abestuko ditu.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!