Historiaurrera joango gara lehoi bila eta Arrikrutzeko koban aurkitutako lehoiaren garezurra berregingo dugu Cova Orgaz eskultorearen laguntzaz.
Haurren adina: 6-12 urte.
Hizkuntza: tailerra, mintoreak gidatua, euskaraz izango da; artistak azalpenak gaztelaniaz emango ditu.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Erreka Mari: Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik laminak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarrekin izkutatuz joan ziren laminak. Baina ez larritu. Bat gelditzen zaigu eta bere istorioa kontatuko dizuegu. Hau da gure errepertorioko ipuinik gogozkoenetako bat: Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina.
Adina: +4
Oharra: Sarrerak dohainik jaso daitezke Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean ordubete aurretik edukiera bete arte.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Unibertso txiki bat, non Martinak, haur parkeak betetzen dituzten haur guztiek bezala, errealitatea bere fantasia munduan bihurtzen duen, inguruan duen mundua irudimenarekin eta jolasarekin itxuratuz.
Informazio gehiago Producciones Maestras webgunean.
Duela bi urte Iruñera joan ginen egun pasa eta bertako mintzalagunekin primeran pasa genuen. Oraingoan Iruñea, Lizarra eta Bortzirietako mintzalagunak etorriko zaizkigu bisitan urtarrilaren 26an. Hori dela eta, egun pasa antolatu dugu beraiekin. Eguerdiko 11:45ean jarri dugu hitzordua Boulebarreko kioskoan harrera egiteko. 12:00etan Euskararen ibilbide gidatua abiatuko da Bulebarreko kioskotik Parte Zaharretik zehar.
Ondoren, 14:30ean Kresala elkartean izango dugu bazkaria. Bazkal ostean giroa ez da faltako! Animatuz gero, mintzalaguna@bagera.eus helbidera idatzi edo 943005074 telefono zenbakira deitu.
Aurten JOXEAN ARTZEren heriotzaren urteurrena ospatzen dugu, euskal kulturgintzaren erreferentzia handienetako bat, poeta lanetan, egile edo txalapartari, Mikel Laboak ezagutzera eman zuen "Txoria txori" kanta bere lanik ezagunena eta nabarmenena izanik. Artze, gainera, historiara pasatu da Ez Dok Amairuren sortzaileetako bat izateagatik.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.
Anai, 2016 urtean jaiotako powerduo talde bat da. Gari (kitarra) eta Iban-en (bateria) aurreko taldeari amaiera eman eta gero sortutakoa.
Ibanek denbora dexente zeraman formatu horretan pentsatzen, hau da, energiaz beteriko rocka defendatzen, baino bi pertsonekin bakarrik eta behar izanez gero, eta askoz jota, sintentizadore baten laguntzaz. Burura lehen etorri zitzaion izena, proiektu honetarako, Gari-rena izan zen. Laguntasunarengatik bere ideiengatik, konposatzerako orduan eta bien artean zegoen konplizitatearengatik, 10 urte baino gehiagoren ondoren. Garik pentsatu gabe eman zion baiezkoa.