Honetara ezkero ipuinak, Arantxa Iturbe. Susa argitaletxea.
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Ipuin maleziatsu hauetan ustekabeko asko izango dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusiko dituzu isilpekoen kariaz, oker ulertuak bezainbat ager litezke susmoak. Umorezkoak batzuetan, gaiztoak sarritan.
Inkomunikazioak irteerarik gabeko kalezulo batera eraman ditzake jende arteko harremanak, ez aurrera ez atzera, krisiak bueltarik ia ez daukan tokira. Eta honetara ezkero, beharbada ez da inoren laguntzarik izango estualditik irteteko.
Denoi suertatu zaigu, noiz edo noiz, ernegaturik galdetzea: "Zer, ez al duzu ezer esan behar?".
Informazio gehiago: Literatura Plazara (pdf).
Zuhar Iruretagoiena artistak bisita gidatua eskainiko du Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara, bere ikuspuntua eta irakurketa eskainiz.
Bisita gidatua doan da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera guztiak
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!