Haur txikientzako sormen tailerra psikomotrizitatea lantzeko eta koloreekin jolasteko. Haur txikientzako sormen tailerra psikomotrizitatea lantzeko eta koloreekin jolasteko. Arropa erosoa ekartzea komeni da.
Bi saio egongo dira, bakoitza adin tarte batentzako.
11:00etan 1-2 urtekoentzat.
17:00etan 3-4 urtekoentzat.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Hamaika amaren seme (alaba) antzezlana azken ehun urteotako euskal gizartearen ikuspegi ezohikoa da, Euskal Herriaren bilakaera historikoa aurkezten baitigu, 2018an mende osoa betetzen duen Eusko Ikaskuntzaren bizitzan barreneko ibilbide paralelotik. Baserri mitologia artean indartsua zeneko karlismotik, beren ondorioetan asmaezinak diren gaurko ideologien haize otzan ezinetara arteko urrats desberdinak agertzen ditu obrak, etapa diferenteak nabarmenduz. Une argiak, oso une ilunak; etsipen eta itxaropenak.
Aukerarako konposatua eta garaian garaiko musika esanguratsua gehitu zaio obra idatziari zenbait eszenatan, ikuslea mugarri identifikagarrietaraino eramateko.
Doke Antzerki Taldeak taularatuko du antzezlana.
Oharra: gonbidapenak Antzoki Zaharreko leihatilan eskuratu daitezke egunero (11:30-13:30 / 17:00-20:00). Pertsona bakoitzak bi lortu ditzake.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Noiz hasten dira haurren arteko gatazkak eta elkartzeak? Ze momentuetan ematen dira gatazkak eta zein izan daiteke, hauen aurrean, helduon jarrera? Zelan jarri daitezke arauak eta limiteak zigorrik eta mehatxurik gabe?
Elkargune honetan, momentu horiek ikasketa prozesu eta garapen autonomo bihurtzeko gakoak emango ditugu, 0-3 urte bitarteko haurrekin segurtasuna, egonkortasuna eta errespetuan oinarritutako elkarbizitza bat sortuz.
Saio zerok koreografiak, zuzenezko musika eta bideo muntaketak elkartuz euskal dantza herrikoiaren ikuspegi berritzaile bat esperimentatzen du. Iraganean bildutako dantzak galdetzeko xedearekin datoz lau dantzariak oholtza gainera. Saio zerok norberaren barne aztertze bat proposatzen du.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.