Haur txikientzako sormen tailerra psikomotrizitatea lantzeko eta koloreekin jolasteko. Haur txikientzako sormen tailerra psikomotrizitatea lantzeko eta koloreekin jolasteko. Arropa erosoa ekartzea komeni da.
Bi saio egongo dira, bakoitza adin tarte batentzako.
11:00etan 1-2 urtekoentzat.
17:00etan 3-4 urtekoentzat.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Gure ametsak errealitatea bihurtzeko asmoarekin igarotzen dugu bizitzan zehar. Ez da beti erraza, baina ilusioak behin eta berriro saiatzera egiten digu bultza. Batzuetan, halabeharrak, ikarari eta zalantzei beldurra galtzen laguntzen digun pertsona bat jartzen digu gure bidean, gure ametsak bete arte.
Screen man, pantaila gizona, gure protagonistaren bidean agertzen den pertsona da. Screen man gure antzerki konpainiaren ametsa da. Zuekin partekatzeko gozamena dugu.
Objektuen antzerkia, txotxongiloak eta ikus-entzunekoak: familientzako ikuskizuna (haurrak 3 urtetik aurrera).
Informazio gehiago: El Teatre de L'Home Dibuixat
Anoetan jokatuko den Real Sociedad-en eta Athletic Club de Bilbao-ren arteko partida dela-eta, Bertso Derbiaren beste edizio bat egingo da, bertsoak, futbola eta zaletuak elkartuko dituen festa.
Hamaikakoak honako hauek osatuko dituzte:
Real Sociedad: Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Amets Arzallus Athletic de Bilbao: Onintza Enbeita, Sustrai Colina eta Xabi Paya. Gai-jartzaile: Iker IriarteOtsailaren 3ko oharra: Donostia Kulturaren leihatiletan (Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharra) eta Realaren dendetan agortu egin dira gonbidapen guztiak. Halere, baten bat geratuz gero, Antzoki Zaharreko leihatilan egongo da eskuragarri arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.