Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
6 eta 12 urteko haurrei zuzendutako tailer hontan, liburuen eta mahai jokoen bitartez literaturaren mundu liluragarria ezagutzeko aukera izango dute. Era ludiko eta partehartzaile batean txikien imaginazioa eta sormena esnatuz.
Hiru hizkuntzatan burutuko da jarduera: euskaraz, erderaz eta ingelesez.
Adin gomendatua: 6 - 12 urte.
Haur liburutegia
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa liburuari buruzko euskarazko literatur solasaldia.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri.
Imanol Larzabal Harkaitz Canoren (Fakirraren Ahota) azken eleberriaren protagonista da, 60ko hamarkadatik gaur egunera arte. Politikaz haratago, abeslari baten ibilbidea kontatzen digu: ahots zoragarri bat izateak dakartzan abantailak eta nola pertsona bat ahots horren zerbitzari bihur daitekeen.
Isidoro Fernández aktoreak liburuaren hainbat pasarte irakurriko ditu solasaldian zehar.