PHIL LORD, CHRISTOPHER MILLER. AEB.
Flint Lockwood zientzialari gaztea du protagonista. Berak asmatutako azken tramankuluak herriko plaza birrinduta utzi du nahi gabe. Bere asmatzaile ibilbidea hortxe amaitu dela uste du Flintek, baina, bat-batean, gauza harrigarri bat gertatuko da: hanburgesa-erauntsia etorriko da zerutik.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Bizikletaz irletan zehar bidaiatu duten bi lagunen ikus entzuneko ederra ikusteko aukera izango dugu.
“Irlak, bizibidaietarako ere, toki aproposak izaten dira. Gure bidaietan, irla batzuk ezagutu ditugu eta eskaini diguten edertasuna partekatu nahi dugu ikus-entzunezko honetan.
Bideoan bost kontinentetako irlak ikusiko ditugu, besteak beste, Islandia, Singapur, Kuba,Zeelanda Berria, Gore (Senegal), Ko Phi Phi Don (Thailandia), Galapagoak…”
Irlak, bizibidaietarako ere, toki aproposak izaten dira. Gure bidaietan, nahita edo nahi gabe, irla batzuk ezagutu ditugu eta ikus-entzunezko honetan, eskaini diguten edertasuna partekatu nahi dugu. Bideoan bost kontinentetako irlak ikusiko ditugu, besteak beste, Islandia, Singapur, Kuba, Zeelanda Berria, Gore (Senegal), Ko Phi Phi Don (Thailandia), Galapagoak