Futbolaren presentzia Euskal Herrian nabarmena da aspalditik eta euskal nortasunaren definizioan futbol taldeak elementu garrantzitsuak dira. Zer islada du honek euskal kulturan eta euskal sortzaileengan?
Koldo Almandoz zinegilea, Ana Malagón Zaldua idazlea eta Gari abeslaria gai honen inguruan arituko dira solasean, Juan Luis Zabala kazetaria eta idazlea moderatzaile dutela.
Informazio gehiago: Korner Festibala
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Poltsiko Sorkuntza Lehikaetaren aurtengo antzezlan finalista.
Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak... Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agia Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari...
Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia