Erresuma Batua. Tim Hill.
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Garfield 2
Konposizioa artelan batean dauden elementu plastikoak antolatzeko modua da, eta hauek hartu behar ditugu kontuan: oreka, masa banaketa, simetria, argia, kolorea... Kontzeptu hau erraz ulertzeko forma geometrikoak erabiliko ditugu. Koadroetako gorputzek osatutako formak ikusi eta gero, tailerrean, gure gorputzarekin espazioan hartzen dituen forma ezberdinak esperimentatuko ditugu.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketarekin lotutako jarduera.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen grina asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.
Begoña Bilbao da Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza protagonista dituen komedia honen zuzendaria.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Eolo, izaki bitxi eta xelebreak hegaldi luze bat hasiko du, abentura berrien bila
Adin tartea: ikuskizun familiarra. Areto Nagusia.
Oharra: gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera.
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbil du eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez Tabakalerako hezitzaileekin batera, jolastea, ibiltzea, parte hartzea, eta era dinamikoan erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu.
Joxan Artzeren memoriari ordainekoa da "Garai aldakorreko txoriak". Jose Mari Zabalak izan zuen Joxan Artze ezagutzeko aukera. Zoria, hura ezagutu eta harekin aritzekoa. Gure bizitzon eta gure historiaren garai errepikaezin bateko urte zenbaitzuetan zehar, harekin jardunean egin zuten lan hasierako lehen liburu «isturitzetik tolosan barru» hartatik bertatik.
DESIRA talde bizkaitarrak rock freskoa eta eguneratua sortu dute. Eskarmentu handiko musikari hauek talde ezagun askoetarako lan egin dute: Etsaiak, Zenttric, Urtz, Mocedades, Band Jovi (Bon Joviri tributoa) eta hainbat taldeetarako, mota ezberdinetakoak.
Abesti propioak eta euskeraz abestuak dakartzan diska honek DESIRA izena du, taldeak bezela. Eta lehenengo lan hau argitaratzen duen disketxea Promulam Records (La Fuga, Leize, Tako, etab.) da.
Ohi bezala Eliza kaletik abiatuko da Loiolako Kantu Jira euskal kantu ezagunekin auzoa alaituz. Animatu eta parte hartu!
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo antzezlan finalista.
Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak... Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari ...
Informazio gehiago: XXVIII. Poltsiko Antzerki Jaialdia.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.
Filmean, bakea berriz ere Lurrera itzuli da Botere Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz.
Halako batean, Broly izeneko saia ezezagun bat azaldu zaie Gokuri eta Vegetari. Baina, saiak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zuenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly?
Batman du protagonista. Bihurri samarra da eta zeregin zehatz bat izango du: Gotham hiria salbatzea. Izan ere, Joker gaiztoak goitik behera suntsitu nahi du. Batman arin konturatuko da bakarrik ezingo diola aurre egin erronkari, eta, gogoz kontra izan arren, bakarrik jokatzeari uko egin eta taldean lan egiten ikasi beharko du.