Euskal Herriko inauterietako pertsonaia batzuk ezagutuko ditugu eta horietako batek soinean daraman kapela egingo dugu. Gainera, Haur Parkera hurbiltzen direnek Euskal mitologiako pertsonaia batzuen karetak egiteko aukera izango dute.
Desgaitua, desgaitasuna duena, beharrizan bereziak dituena, bestelako gaitasunak dituena edo bestelakotasun funtzionala duena: horra azken hogeita bost urteotan erabili izan diren terminoak desgaitasunaren fenomenoaz aritzean. Inurritxo batek bezala, Verdini Dantza Taldeak ikuskizun asko sortu ditu, eta elkarlanak, jarduerak, emankizunak eta ekitaldiak egin ditu mende laurden batean, kolektibo hori balioesteko eta aurreiritziak deuseztatzeko. Ospatzeko eguna da, bai eta hasieratik lagundu digutenez eta oraindik ere laguntzen digutenez gogoratzekoa ere, bestelakoa izanez bizitzeko alaitasuna gizartearekin partekatzeko asmoz.
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko lan irabazlea da.
Espek eta Leok, bi espeleologo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen Paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan.
Baina orduan... ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?
Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia
Bizitzan ez dakizu nola, baina denbora aurrera doa, eta nahi ala nahi ez, 40 urteak hor zeuden eta iritsi dira.
Zuk orain arte bezala, bizitzen jarraitu nahi duzu baina gezur potolo bat dela konturatzen hasten zara, 40 urteak betetzen dituzun lehen egunetik aldatzen hasten zarelako. Fase berri batean sartu zara, 40 URTE MADARIKATUAK!
Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia
Zer nolako bizitza mota daramate etxe berdinean hain desberdinak diren bi edo hiru pisukidek?
Pisukide bat bizitza bat, pisukide bat istorio bat, pisukide bat bizio bat.
Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.
Filmean, bakea berriz ere Lurrera itzuli da Botere Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz.
Halako batean, Broly izeneko saia ezezagun bat azaldu zaie Gokuri eta Vegetari. Baina, saiak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zuenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly?
Batman du protagonista. Bihurri samarra da eta zeregin zehatz bat izango du: Gotham hiria salbatzea. Izan ere, Joker gaiztoak goitik behera suntsitu nahi du. Batman arin konturatuko da bakarrik ezingo diola aurre egin erronkari, eta, gogoz kontra izan arren, bakarrik jokatzeari uko egin eta taldean lan egiten ikasi beharko du.