*Oharra: otsailaren 15 eta 16rako kontzertuetarako sarrerak agortu ondoren, hirugarren kontzertua emango du Gatibuk, otsailaren 17ean (igandea).
Hamasei urteko geldialdirik gabeko bidean, arnasa sakon hartu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko ordua dela erabaki zuen Gatibuk Azken Indioak disko berria ondu aurretik. Musikaren katebegitik begiratzen dio munduari, rock and rollaren katebegitik zuzentzen zaio musikari, kulturaren katebegitik egiten dio kuku etorkizunari, euskararen katebegitik kantatzen die bere herrikideei.
Bizitzan ez dakizu nola, baina denbora aurrera doa, eta nahi ala nahi ez, 40 urteak hor zeuden eta iritsi dira.
Zuk orain arte bezala, bizitzen jarraitu nahi duzu baina gezur potolo bat dela konturatzen hasten zara, 40 urteak betetzen dituzun lehen egunetik aldatzen hasten zarelako. Fase berri batean sartu zara, 40 URTE MADARIKATUAK!
Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo antzezlan finalista.
Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak... Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari ...
Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia
Alazne Etxebarriak (bateria) eta Garikoitz Etxebarriak (ahotsa eta gitarra) osatutako rock taldea.
Hirugarren diskoa argitaratu dute: “Gutxiago gehiago da”.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Batman du protagonista. Bihurri samarra da eta zeregin zehatz bat izango du: Gotham hiria salbatzea. Izan ere, Joker gaiztoak goitik behera suntsitu nahi du. Batman arin konturatuko da bakarrik ezingo diola aurre egin erronkari, eta, gogoz kontra izan arren, bakarrik jokatzeari uko egin eta taldean lan egiten ikasi beharko du.