Abentura honetan, guztietan bezala, Tomaxen Abenturak taldeak umorea, jolasak, kantak, magia eta haur, guraso eta aiton-amonen parte hartze zuzena eskeintzen dizkigu.
Edad: +4 años.
Oharra: Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan emanaldiaren egun berean 16:30an, edukiera bete arte.
Erakusketan geldi egon arren, artelanetan badago mugimendua. Horri erreparatuko diogu, akzioak, gorputzaren jarrera edo bestelako elementuak landuz. Ikusten duguna gure gorputzera ekarri eta mugimendu mota ezberdinak esperimentatuko ditugu, astiro, bizkor, mugimendu leuna, zatika egiten den mugimendua etab.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketarekin lotutako jarduera.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, 2018-2019 bitarte, data hauetan:
2018: azaroak 17, abenduak 15 2019: urtarrilak 12, otsailak 16, martxoak 16 eta apirilak 6 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Plaza mugatuak. Izena emateko, inprimaki hau bete behar da
*Oharra: otsailaren 15 eta 16rako kontzertuetarako sarrerak agortu ondoren, hirugarren kontzertua emango du Gatibuk, otsailaren 17ean (igandea).
Hamasei urteko geldialdirik gabeko bidean, arnasa sakon hartu eta erabaki garrantzitsuak hartzeko ordua dela erabaki zuen Gatibuk Azken Indioak disko berria ondu aurretik. Musikaren katebegitik begiratzen dio munduari, rock and rollaren katebegitik zuzentzen zaio musikari, kulturaren katebegitik egiten dio kuku etorkizunari, euskararen katebegitik kantatzen die bere herrikideei.
Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Talde bakoitzeko, gehienez 25 lagun
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Poltsiko Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko lan irabazlea da.
Espek eta Leok, bi espeleologo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen Paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan.
Baina orduan... ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?
Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia
Odei eta Lur klasetik ihes egin duten neska eta mutila dira. Besteengandik ezberdin sentitzen dira, ez dituztelako neska ala mutil bati egozten zaizkion arauak bete nahi. Lurrek, Lur izan nahi du eta Odeik, Odei, inork esan gabe nola jokatu behar duten; mutila izateagatik futbolean jokatu behar duen ala neska izateagatik printzesak atsegin behar dituen.
Más información en la web de Eidabe.
Erakusketa bakoitzean hainbat pertsonari gonbita egiten zaie bere interes eta interpretazioetatik abiatuz bisitaldiak proposa ditzaten eta horrela, bestela agertuko ez liratekeen zentzu eta irakurketa berriak sor daitezen.
Hezitzaileek, zientzialariek, biologoek, historialariek, antropologoek, ikasleek... ezusteko topaketak eta ibilaldi alternatiboak sorraraziko dituzte erakusketa-aretoetan.
Tailer honetan haurren jolas librea nola sustatu eta jolasean ari direnean gurasook nola jokatu dezakegun hausnartu eta ikertuko dugu. Haurtzaroaren aitortza egitetik abiatuko gara eta jolas librearen onurak eta moduak ezagutuaz, baloreetan hezteko duten eraginkortasunaz jabetuko gara. Behaketa eta ikerketa ariketa kolektiboa egingo dugu Ekoguneko Haur Parkean eta gure haurrekin jolas librea praktikan jartzeko baliabideak eta pistak identifikatzen saiatuko gara.
Urteko bigarren kantu Jira otsailaren 16an izango da eguerdiko 12:00etan, ohi bezala, Elkar Megadendatik abiatuta.
Egun horretan denok ezagutzen ditugun euskal kanta tradizionalak abestuko ditugu.
Mihura bila zuhaitzen artean erraz igotzen ari dela, Panoramix druida erori egiten da eta horrek zer pentsatua ematen dio... Orpoa okertu du, baina bazitekeen okerragoa izatea! Nork prestatuko du gizagaineko indar ematen duen edabea berak ezin badu prestatu? Asterix eta Obelix ondoan, Galia osoan zehar edabe magikoaren errezeta ezagutzea merezi duen druida bilatuko du eta, horrela, bere herriaren etorkizuna bermatu.
Ekaitza lehertu da landako lan egun gogor baten ondoren. Atertu duenean, bizitza erne da lehen agor zen lurretik. Fruitu bat hazi eta heldu da, bizirik eutsi die izurrien erasoei, eta sagardoaren bizigai izango den sagar bihurtu da. Orduan, uzta ospatzeko tenorea da, topa egitekoa eta maitasunaren festan murgiltzekoa.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
Batman du protagonista. Bihurri samarra da eta zeregin zehatz bat izango du: Gotham hiria salbatzea. Izan ere, Joker gaiztoak goitik behera suntsitu nahi du. Batman arin konturatuko da bakarrik ezingo diola aurre egin erronkari, eta, gogoz kontra izan arren, bakarrik jokatzeari uko egin eta taldean lan egiten ikasi beharko du.