San Telmoko txokoetan istorio harrigarriak daude izkutuan. Museoan zehar ibilbide bat egingo dugu eta zenbait tokitan kontalari batek ipuinak kontatuko dizkigu.
Haurren adina: 6-12 urte.
Gonbidapenak saioa hasi baino ordubete lehenagotik egongo dira eskuragarri museoko leihatilan.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
POTXIN PATXIN artistek zirkoko bizimodua erakusgai ipiniko digute, izan duten experientziaren berri emango digute, zirkoa zer den, ze artista desberdin dauden, oreka mantenduz akrobaziak egiten dituztenak, akrobatak, bai lurrean jira biraka eta jauzika eta baita airean ere tela batekin, trapezio batekin, trapezistak. Airean alde batetik bestera kable baten gainean oinez, txirrinduz, monozikloz edo suertatzen den zerbaitekin ibiltzen direnak, funambulistak, pailazoak, mimoak, musikariak orohar artistak eta bide batez Potxin Patxin artistek artista izaten erakutsiko digute jolas artean murgilduz. A! eta 2019an ilargirako bidaiaren 50. urteurrena dela eta unibertsoari bixita egingo diogu.
Poltsiko Antzerkiaren 28. Jaialdiaren amaiera ekitaldia. Hainbat artistaren saioak izango ditugu: Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbe, 'Mee Too' antzezlanarekin; Javi Sancho-ren 'Del deporte también se sale'; Riki Lopez-en 'Me tengo contento', musika eta umore ikuskizuna, eta amaitzeko, Al Tran Trán konpainiaren 'Con mallas y a lo loco' inprobisazio saioa.
Informazio gehiago: XXVIII Poltsiko Antzerki Jaialdia
Mintegiaren helburua izaera esperimentaleko film kolektibo bat egitea izango da, 16 mm-tan. Mintegian 16 mm-ko kamera analogiko bat erabiltzen, filma zuri-beltzeko prozesuan errebelatzen, editatzen eta proiektatzen ikasiko dugu. Amaierako lanak 3 minutu inguruko iraupena izango du.
Petra Ipurdian Bost Letra bisita baten zain dago baina ez du gogoratzen norena. Dena dela gaileta goxo batzuk egin ditu bada ez bada ere. Halako batean Xerafin Mokofin agertuko da eta orduan jabetuko da bere zain zegoela. Honek egingo dizkion marrazkiei esker kontatu behar dituen istorioak gogoratuko ditu.
Oharra: Edukiera errespeta dadin, sarrerak doan banatuko dira kultur etxean bertan emanaldia hasi baino ordubete lehenago.
10:00etatik aurrera auzolanerako deia egin dute Antiguako Txan Txarreka gaztetxean .
Ondoren bazkari Afrikarra eta mural margoketa egongo dira.
Otsailaren 23an, Bageraren Egoitzan, 10:00etatik 13:00etara izango da Bageraren Urteko Batzar Nagusia (hamaiketakoa tartean). Lehen deialdia 09:45ean eta bigarren deialdia 10:00etan izango da.
Gai ordena:
Batman du protagonista. Bihurri samarra da eta zeregin zehatz bat izango du: Gotham hiria salbatzea. Izan ere, Joker gaiztoak goitik behera suntsitu nahi du. Batman arin konturatuko da bakarrik ezingo diola aurre egin erronkari, eta, gogoz kontra izan arren, bakarrik jokatzeari uko egin eta taldean lan egiten ikasi beharko du.
Historia, arte eta bitxikeriz beteriko lekua da Donostiako Polloe hilerria eta ibilaldi honek zirrikitu guztiak ezagutzeko aukera paregabea dakarkizue!
OH MY WALK!-ek (ohmywalk.com) gidatuko duen ibilaldi kultural honetan, 90minutuz, hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonaia ezagunen historian murgiltzeko aukera izango duzue.
Izen-ematea derrigorrezkoa da
Izen-ematea: Emailez polloe@donostia.eus edo telefonoz (943 48 35 40). Ibilaldiak pertsona kopuru mugatua izango dute: 5 perts. gutxienez eta 10 perts. gehienez.
Topagunea: Polloeko Hilerriaren Sarrera Nagusian -Egia auzoan.
Kontutan hartzeko: Euria egiten badu ere, ibilaldia egingo da.