Museoko txokoetan istorio eta pertsonaia harrigarriak daude izkutuan. Museoan zehar haien bila ibiliko gara, mozorro eta jantziak sortuko ditugu eta hamaika istorio asmatuko ditugu.
Haurren adina: 6-12 urte.
Informazio gehiago eta izen ematea: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
* Oharra: kontzertu honetako sarrerak AGORTU egin dira. Kontzertuaren egunean bertan ez dira sarrera gehiago lehiatilan eskuragai egongo.
Zazpi urte eta gero disko berria aurkeztera dator Lisabö, Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen. Isiltasunean eta modu intimoan landutako proiektua da, lokaleko pareten itzalpean pixkanaka sortutakoa. Prozesu luzea izan da, Ivan Zabalegik eta Joseba Poncek utzitako hutsuneak direla eta, taldea birsortu egin behar izan dute. Aida Torres arduratu da baterietako bat grabatzeaz, celloetan, beste diskoetan bezala, Maite Arroitajauregi izan dute lagun eta Santi Noain zein Okene Abregoren kolaborazio bereziak izan dituzte.
Lisabören musikak Martxel Mariskalen hitzari bizitza eman dio eta testuak haien eskuetara iritsi zirenean, kantuek behar zuten zentzu eta norabidea finkatu zuten.
Maite Arroitajauregik 2009an Mursego sortu zuen, bakarkako proiektua, eta Bat diskoa argitaratu zuen. Ordutik kontzertu ugari eta beste bi disko iritsi dira: Bi eta Hiru, 2010ean eta 2013an (Bidehuts) argitaratuak, hurrenez hurren. Dantzaren eta antzerkiaren arloan eginiko unean uneko kolaborazio batzuetatik harago, Arroitajauregik ibilbide oparo bati ekin dio ikus-entzunezkoen munduan. Hainbat film labur eta luzeren musika idatzi du. 2017an Oiondarrekin eta Oiondarrentzat disko bat grabatu zuen elkarbizitza sustatzeko asmoz: 100% Oion.
*argazkia: Galder Izagirre (@diapositivisme_studio)
Opariak zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean.
Jaso zure gonbidapena DK Festak unitatean (Konstituzio plaza 1,1. pisuan) otsailaren 25etik aurrera. Derrigorrezkoa mozorroturik (laguntzaileak ere).
Bretxan. Musika (Dj), fotomatoia, jolasak eta opariak. Txurrurekin eta Javi Bujeda DJarekin! Festa hawaiarra.
Festan blai gunean fotomatoi makina egongo da mozorrotutakoek argazkiak ateratzeko eta momentuan bertan paperean etxera eraman ahal izateko DOAN. DJek Bretxa dantza eta festagunea bihurtuko dute. Gainera erronka ezberdinak eginez opariak lortzeko aukera ere izango da.
Soinuzko begiradak. TOMA UNO da Trio Zukan hirukotearen lehen grabazio lana. Jon Ansorenak (txistua eta danbolina), Gorka Catedianok (perkusioa) eta Maria Zubimendik (akordeoia) osatutako taldeak, bost urtetan egindako lanaren hautaketa bat, erakusgarri bat, aurkeztuko du.
Batman du protagonista. Bihurri samarra da eta zeregin zehatz bat izango du: Gotham hiria salbatzea. Izan ere, Joker gaiztoak goitik behera suntsitu nahi du. Batman arin konturatuko da bakarrik ezingo diola aurre egin erronkari, eta, gogoz kontra izan arren, bakarrik jokatzeari uko egin eta taldean lan egiten ikasi beharko du.