Gai-jartzailetza eta aurkezletza, gaur egun, bertsogintzaren adar garrantzitsu bezain interesgarri bi dira, eta bertsozaleei aukera ematen diete bertsoa hurbiletik gozatzeko. Ikastaro honek gai-jartzailetzaren barrunbeetan arakatu nahi du, modu teoriko eta praktikoan.
Prezioa: Orokorra: 35€. Bazkideak, ikasleak eta langabetuak: 25€. Izen ematea Bagera Elkartean.
"Gatazkarik gabeko teknologia” ALBOAN GKEaren kanpaina bat da, eta haren asmoa da ezagutaraztea mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura. Kanpainaren berri emago digute aipatu GKEko kideek.