Gure Ahotsak kontzertuak gure ingurune hurbileko emakume sortzaileak zein une artistiko paregabean dauden azpimarratu nahi ditu. Lauk jardungo dute, baina jardun zezaketen beste askok ere. Sara Mansillak, Olatz Salvadorrek eta Izarok Donostian osatu dute orain artean beren ibilbidea. Elena Setiének, berriz, urrunera egin zuen alde, beste herrialde batzuetan ikasi zuen eta aurkitu zuen bere ahotsa eta adierazpidea.
Mattin Lerissa (Behorlegi, Nafarroa Beherea, 1999) euskal abeslariada, kantautorea.
19 urte besterik ez izan arren, ibilbide oparoa du Lerissak dagoeneko. Bi diska kaleratu ditu orain arte: ‘Bidez bide’ 2016an eta ‘Gazte naiz gazte’ 2018ko abenduan.
Lehen diskoan ohiko kantu herrikoiak landu bazituen ere, sorkuntzan areago sakondu eta berak osatutakoak dira ‘Gazte naiz gazte’ diskoko kantuak. Hitzak aldiz, hainbat poeta eta idazlerenak ditu: Manex Pagola, Pantzo Hirigarai edo Daniel Landartenak besteak beste.
Egian Euskaraz euskara batzordeak eta Egia Bizirik auzo elkarteak hitano ikastaroa antolatu dute.
Formatua: ordu eta erdiko 8 saio.