Carlo Collodiren ipuin klasikoan oinarrituta, Pinotxo Glu Glu konpainiaren familia osoari zuzendutako antzerkia da (+3 urte) eta musika eta dantzaz osaturik dago.
Geppetto bakarrik bizi den zurgin zaharra da. Halako batean egur zati magikoa iritsiko zaio. Egur zati horrekin egurrezko txotxongilo ederra sortuko du eta Pinotxo izena jarriko dio. Sortutakoa, ordea, ez da edonolako txotxongiloa izango. Bere kabuz ibili eta hitz egin dezake Pinotxok eta, horrela, Geppettok pozaren semetzat hartuko du.
Baina egurrezko semea ez da ume zintzoa izango eta hamaika abentura bizi eta gero, Pinotxok gezurrak hanka motza duela ikasiko du. Horrez gainera, bidean topo egindako aurrenekoarekin fidatzeak izan dezakeen arriskuaz jabetuko da. Baina azkenean, bere bihotz onagatik benetako ume bihurtzea lortuko du.
Ainara Azpiazu Aduriz "AXPI" ilustratzailea izango da artista gonbidatua. Euskal artearen berrirakurketa bat planteatuko du, hau da, erakusketan dauden artelanak ikusi eta haien erara interpretatuko dituzte.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2018/2019 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
5 urtetik aurrera. Areto Nagusia.
Oharra: gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera.
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbil du eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez Tabakalerako hezitzaileekin batera, jolastea, ibiltzea, parte hartzea, eta era dinamikoan erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu.
Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena. Hizkuntza-praktika ekologikoak abiapuntutzat hartuta, euskara sustatzeko helburuarekin bat egiten dute bi erakundeek.
Euskararen Ginkana urtarrilaren 23an hasi zen eta orain, martxoak 9, larunbata final handia jokatzeko prestatzen ari da Tabakaleran, seigarren edizioko etapa guztiak bete ondoren. 3.000 euroko saria dago talde irabazlearen zain.
Saxofoi baritonoa, baxua eta bateria. Talde bat osatzeko instrumentu aukeraketa berezia da, ezohikoa, arrakastaren egungo formuletatik urrun dagoena. Horixe da ‘Adi!’ taldearen helburua: taldetik eta taldearentzat sorturiko kantuak joz gozatzea, ezer gehiago behar gabe. Jon Urbizuk (saxofoia) gidari lanak egin ditu Joanes Ederra (baxua) eta Antton Telleria (bateria) bere melodien arrastoan sartuz. Musika instrumentala, estilo zehatzik gabea, baina hari edo zigilu bat jarraitzen duena. Beti berdin, beti desberdin. Entzuleari gustatuko balitzaio, primeran.
Neskatxa ausart eta dibertigarri baten istorioak kontatuko ditugu: Pipi Kaltzaluze, martxoak 8, Emakumeen Eguna ospatzeko.
Adina: 2 - 11 urte
Amona Krotxet eta aitona Bonbinorekin emango du eguna gaur Noa ttikiak. Gaurkoa, ekintza libre eta bat batekoa ezagutzeko eguna izango da. Bizitza jolas naturalaren bitartez biziko dute, eta bidaia hortan, Krotxet eta Bonbino gazte sentituko dira berriz, eta Noak, baldintzagabeko maitasuna zer den ezagutuko du.
2 urtetik aurrera. Areto Nagusia.
Oharra: gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera.