Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Jon Abrilen Helloak Txinan liburuari buruz arituko dira hilabete honetan.
Hurrengo saioa: 2019ko apirilaren 8an, Jean Echenozen Ravel.
Roman ia 80 urteko gizon bat da, eta behea jota dago emaztea hil zaiolako. Agureak menpekotasun fisikoa du, eta hiru semeek txandaka zaintzen dute eguneko hogeita lau orduetan. Hiru hilabeteren ondoren, semeak jota geratu dira, eta egoitza batean plaza bat noiz sortuko zain dauden artean, Julieta kontratatzea erabakitzen dute, paperik gabeko immigrante bat, auzoko parrokoak hala aholkatuta, nahiz eta Romanek uko egin dion beti semeek ez beste inork zaintzeari.
Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Oraingoan, Uxue Alberdirekin solasean jarduteko aukera izango dugu, Alfonsina Storni poeta argentinarraren antologia eta Jenisjoplin, Alberdiren eleberriari buruz.
Hurrengo saioa: 2019ko apirilaren 8an, Jean Echenozen Ravel.