Igor Leturiak euskaraz zuzendutako solasaldian, Maite Gurrutxaga (Amezketa, 1983) egilearen Habiak lana aztertuko dugu.
Maite Gurrutxagak Arte Ederrak ikasi zituen Leioako EHUn eta Bartzelonako UBn. Halaber, ilustrazioa ikasi zuen Bartzelonako Escola De La Donnan eta 2008an hasi zen liburuak ilustratzen. Aldizkariak edota diskoak ere irudiztatu ditu. 2009an, Mikel Gurrutxagarekin batera, Etxepare saria irabazi zuen Alex, nire laguna album ilustratuarekin. 2013an Edo! argitaletxeak 2010 eta 2011 urte bitartean egindako bozetu liburuen bilduma argitaratu zuen: Maite Gurrutxaga: Alderik alde liburuan.
Habiak desterratutako hegaztiei buruzko liburua da, hegan egin ahal izateko sustraietara bueltatu behar dutenen istorioa. Abiadura handiko trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharraren eta, Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den Selma erizain bosniarraren arteko harremana da liburu honen ardatza. Album honek Ilustrazioko Euskadi Saria, 2014 jaso zuen.
Gai-jartzailetza eta aurkezletza, gaur egun, bertsogintzaren adar garrantzitsu bezain interesgarri bi dira, eta bertsozaleei aukera ematen diete bertsoa hurbiletik gozatzeko. Ikastaro honek gai-jartzailetzaren barrunbeetan arakatu nahi du, modu teoriko eta praktikoan.
Prezioa: Orokorra: 35€. Bazkideak, ikasleak eta langabetuak: 25€. Izen ematea Bagera Elkartean.
Ipuin kontaketa musikatua.
Mariano Hurtado, musikaria
Nerea Ariznabarreta, ipuin kontalaria
Adina: +4