Kluba 9, 10 eta 11 urteko gazteei zuzenduta dago. Helburuak sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia eta gaitasun sozialak bizkortzea eta sendotzea dira.
Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.
Fernando Morillo idazleak gidatuta
Ostiral hauetan: martxoak 15 eta 22, apirilak 5 eta 12, maiatzak 10 eta 24.
Maiatzeko azkeneko saioan gurasoen parte-hartzea proposatuko da.
Dohainik. Plaza mugatuak. Izena eman behar da e-mail bidez: haurliburutegia@donostia.eus (izen-abizenak, jaiotza-urtea, telefonoa).
Haurrak: 6 eta 12 urte bitartekoak.
Izen-ematea: Casares K.E., martxoaren 1etik aurrera.
Hitzordua 09:30ean Kursaaleko albo batean dagoen Ni neu kafetegiaren ondoan izango da. Ibilbideak astearte eta ostiraletan egingo ditugu, ordu ta erdiko iraupena izango dute eta 10 km ingurukoak izango dira. Hala ere, eguraldiaren arabera malguak izango dira. Ibilbide hauen helburua kirola eginez euskaraz aritzea da.
Pirata arratoia bidelapur guztien gozozaleena da. Bere zaldiaren gainean, bidetik aurkitzen dituen bidaiarien janaria lapurtzen du. Baina egun batean hura baino maltzurragoa den norbaitekin gurutzatuko da.
Bada, nola lortu du tripontzi hutsa, eta gainera lapurra den arratoi pirata batek istorio honetako protagonista izatea?